Noticias

Mini camp chef

Uda datorrenez, Derioko Udalak sukaldaritzari lotutako programa bat eskainiko die etxeko txikienei: hiru tailer izango dira, hondartzan, mendian edo kanpaldian gozatzeko errezetak izango dituena, kanpaldien izaera sartzeko mokadu bakoitzean.

 

KANPAMENDUKO ESPLORATZAILEAK. Familian parte hartzeko tailerra

  • 2020 eta 2021 urteen artean jaiotakoak
  • Larunbatak, 12:00etatik, 14:00etara, Larrabarri baserrian
  • Hiru saio: maiatzaren 30ean eta ekainaren 6 eta 13an
  • Prezioa: 10 €

 

SUKALDARI ABENTURAZALEAK. Familian gozatzeko tailerra

  • 2016 eta 2019 urteen artean jaiotako umeentzat
  • Larunbatak, 09:45etik 11:45era, Larrabarri baserrian
  • Hiru saio: maiatzaren 30ean eta ekainaren 6 eta 13an
  • Prezioa: 10 €

 

SUTEGIAN DABILTZAN CHEF-AK

  • 2014 eta 2015 urteen artean jaiotako umeentzat
  • Larunbatak, 17:00etatik 19:00etara, Larrabarri baserrian
  • Hiru saio: maiatzaren 30ean eta ekainaren 6 eta 13an
  • Prezioa: 10 €

 

Izen emateak: maiatzaren 19ra arte, esteka honen bitartez https://derio.kixmi.cloud/Inscripciones/Index/122962

Erlazionatutako albisteak

Udalak 20.000 euro bideratu ditu gazteentzako alokairurako laguntzen deialdi berrira. Laguntzek alokairu-errentaren % 50a estali ahal izango dute, hilean gehienez 300 euro. Legegintzaldi honetan, Udalak ia 20.000 euro eman ditu […]

Derioko Udalak sukaldaritza ikastaro bat antolatu du 18 urtetik gorakoentzat. Maiatzaren 28tik ekainaren 18ra bitartean egingo da. Bertan, udako zaporeez gozatzeko errezetak egingo dira, eskuz eta modu naturalean eta orekatuan. […]

Deriok “Ume merkatariak” ekimena bultzatuko du umeek merkataritza-lanak egin ditzaten herriko saltokietan Derioko udalerriak, laster, “Ume merkatariak” ekimena egingo du. Ekimen horren bidez, hain zuzen, umeek egun batez merkatari izateko […]

Lehenengo hilekoari buruzko tailerra izango dugu apirilaren 29an, Kultur Birikan. Aldibereko bi tailer burutuko dira. Bat gurasoei zuzenduta (gaztelaniaz) eta beste bat LH 4, 5 eta 6 mailetako umeentzat (euskaraz). […]

Scroll to Top
Skip to content