Noticias

Nomadak Jaialdia Deriora iritsi da: txotxongiloak, artea eta haurren eskubideak

2025eko azaroaren 16tik 23ra, Deriok Nomadak Jaialdiaren edizio berri bat hartuko du, “Derio haurtzaroarekin: txotxongiloak, artea eta eskubideak” lelopean.

Derioko Udalak eta Emausek antolatutako jaialdiak bidaia artistiko eta hezitzailea proposatzen du txotxongilo-antzerkiaren bidez, haurren eskubideei, sormenari eta kultura-aniztasunari buruz gogoeta egiten duten nazioko eta nazioarteko konpainiekin.

Programazioak publiko guztientzako ikuskizunak biltzen ditu:

  • Azaroak 16 – 12:00 (Gurea Aretoa) “Gazta Gailetak”, Txo Titelles (Katalunia).
  • Azaroak 19 – 11:00 (Emaus, Eguzkizale Zentroa, Butroe kalea 7) “Txio Txinela”, Zurrunka Teatroa.
  • Azaroak 20 – 18:00 (Gurea Aretoa) Eskolako txotxongiloen tailerreko lanaren aurkezpena eta Ermelinda Cocciaren (Italia) zuzeneko emanaldia.
  • Azaroak 23 – 12:00 (Gurea Aretoa) “El misterio de oriente”, Baruti Theater (Grezia).

* Sarrerak eskuragarri daude www.derio.eus webgunean.

Bederatzi egunez, Derio artea, haurtzaroa eta hausnarketarako topagune bihurtuko da, eta kulturak balioetan hezteko eta haurren eskubideak sustatzeko tresna gisa duen eginkizuna aldarrikatuko du.

Erlazionatutako albisteak

Ipar Alde Abesbatzak kantu korala Derioko kale eta tabernetara eramango du berriro datorren urriaren 22an, ostegunean, pintxo-potearekin batera. Irailaren 24an eta urriaren 8an egin zituen aurreko emanaldiak. Arratsaldean zehar, abesbatzak […]

Urriaren 23an, 20:00etan, Escape Room antzezlana izango da Derioko Gurea Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiaren komedia honek umorea, ustekabeko egoerak eta ezustekoak uztartzen ditu, ikusleek antzerkiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Joel […]

Erromeria-dantzen hiru saio izango dira, urriaren 2an, 16:00etan; urriaren 3an, 11:00etan, eta urriaren 16an, 16:00etan, Kultur Birikan. Berbalagun Txorierrik antolatu du jarduera eta Txorierriko 16 eta 29 urte bitarteko gazte […]

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolaren 2026-2027 ikasturteko edizio berria martxan da. Bertsolaritzaren mundura hurbildu eta hitzen eta bat-batekotasunaren bidez euskaraz gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. […]

Scroll to Top
Skip to content