Noticias

Nortasun Agiria eta pasaportea tramitatzeko bulegoa Derion egongo da azaroaren 12an

  • Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna azaroak 5), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714)

Datorren azaroaren 12an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria eta Pasaportea tramitatzeko Bulego mugikorra jasoko du.

Zerbitzu hori goizean zehar emango da, Kultur Birikaren ondoan aparkatuta egongo den eta behar diren izapide guztiak egiteko bereziki egokitutako ibilgailu batean.

Zerbitzua Derioko auzotar guztientzat irekita egongo da. Aurretiazko hitzordua hartu beharko da zerbitzua erabili ahal izateko (azaroaren 5era arte), Kultur Birikan bertan, aurrez aurre edota hurrengo telefonora deituz 944 659 714.

Ordainketa eskudirutan egingo da: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko.

Erlazionatutako albisteak

Jakinarazten da udalerriko elkarteek antolatzen dituzten jardueretan edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzeko eta, horri esker, erabilera bakarreko plastikoen erabilera murrizteko, hiri-garbiketa hobetzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko xedea duten 2025eko ekitaldirako laguntzen eskabideak […]

Abuztuaren 12an ikusgai izango den eguzki-eklipsea dela eta, Derioko Udalak herritarren eskura jarri ditu Eusko Jaurlaritzak fenomeno astronomiko hau segurtasunez behatzeko eta ikusmena babesteko prestatutako gomendioak. Gomendio nagusia eguzki-eklipseak behatzeko […]

Kultur Birikan. Apirilak 30ean, arratsaldeko 18,30etatik aurrera

Deriok udarako programazio oparoa antolatu du, adinaren arabera egokitutako jarduerekin; Udalekuak, Ludogazte eta Gazteleku zerbitzuetakoak, plaza mugatuekin. Jarduerak ekainetik irailera egingo dira, eta izen-ematea online egin ahal izango da apirilaren […]

Scroll to Top
Skip to content