Noticias

Nortasun Agiria eta pasaportea tramitatzeko bulegoa Derion egongo da ekainaren 5ean

  • Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 30ean), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714)

Derio, 2025eko maiatzaren 26an. Datorren ekainaren 5ean, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nostasun Agiria eta Pasaportea tramitatzeko Bulego mugikorra jasoko du.

Zerbitzu hori goizean zehar emango da, Kultur Birikaren ondoan aparkatuta egongo den eta behar diren izapide guztiak egiteko bereziki egokitutako ibilgailu batean.

Zerbitzua Derioko auzotar guztientzat irekita egongo da. Aurretiazko hitzordua hartu beharko da zerbitzua erabili ahal izateko (maiatzaren 30era arte), Kultur Birikan bertan, aurrez aurre edota hurrengo telefonora deituz 944 659 714.

Ordainketa eskudirutan egingo da: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko.

Erlazionatutako albisteak

Kultur Birikan. Apirilak 30ean, arratsaldeko 18,30etatik aurrera

Deriok udarako programazio oparoa antolatu du, adinaren arabera egokitutako jarduerekin; Udalekuak, Ludogazte eta Gazteleku zerbitzuetakoak, plaza mugatuekin. Jarduerak ekainetik irailera egingo dira, eta izen-ematea online egin ahal izango da apirilaren […]

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Abenduak 13 -14 17:00 – 20:00 Frontoian

Scroll to Top
Skip to content