- Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 22an), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714)
Datorren maiatzaren 28an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria eta Pasaportea tramitatzeko Bulego mugikorra jasoko du.
Zerbitzu hori goizean zehar emango da, Kultur Birikaren ondoan aparkatuta egongo den eta behar diren izapide guztiak egiteko bereziki egokitutako ibilgailu batean.
Zerbitzua Derioko auzotar guztientzat irekita egongo da. Aurretiazko hitzordua hartu beharko da zerbitzua erabili ahal izateko (maiatzaren 22ra arte), Kultur Birikan bertan, aurrez aurre edota hurrengo telefonora deituz 944 659 714.
Ordainketa eskudirutan egingo da: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko.