Deriok oinarrizko lorezaintzari buruzko beste ikastaro bat eskainiko du apirilaren 20tik maiatzaren 18ra bitartean, Derioko Nekazaritza Eskolan; 90 orduko prestakuntza ekimena izango da eta astelehenetik ostiralera emango da 09:00etatik 14:00etara. Ikastaroaren bidez, lorezaintzaren arloan oinarrizko ezagutzak eman nahi zaizkie lanerako gaitasuna hobetu nahi duten pertsonei.
Ikastaroa doakoa izango da gainditzen dutenentzat; 100 euroko fidantza ezarriko da baina, ikastaroa gaindituz gero, itzuliko da. Gainera, Lanbideren egiaztagiri ofiziala lortzeko aukera emango du, prestakuntza behar bezala bukatzen bada. Parte-hartzaileen lan profila hobetzeko beste aukera bat da hau.
Nahitaez eman behar da izena, martxoaren 16ra arte, hurrengo estekaren bidez:
Bertan matrikulazio prozesuari eta parte hartzeko baldintzei buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango da Derioko Udalak sustatutako prestakuntza-proposamen honen inguruan.
