Azaroaren 13an, ostiralean, 20:00etan, Gurutze Beitiak, Maribel Salasek eta Ylenia Bagliettok 80ko hamarkadako Bilbon girotutako komedia zoro bat antzeztuko dute. Sarrerak 3 euro balio ditu, eta dagoeneko eskura daitezke www.derio.eus webgunean.
Gurea Aretoak azaroaren 13an hartuko du Operación Maletero – 1981 Kastañuela Western komedia. Emanaldia gaztelaniaz izango da, eta Bilboko Aste Nagusian Euskalduna Jauregian aritu ondoren iritsiko da Deriora.
Antzezlanak 1981eko Bilbora garamatza. Segoviara bidean doan familia-bidaia batek errepidean gora-beherak ditu, eta istiluz betetako abentura bihurtzen da, umorez, nostalgiaz eta western estetika berezi batez.
Antzezle nagusiak ikusleek oso maite dituzten hiru aktore dira: Gurutze Beitia, Maribel Salas eta Ylenia Baglietto. Ozkar Galánek idatzi du, eta Gurutze Beitiak zuzendu.
Fitxa:
Data: azaroak 13, ostirala
Ordua: 20:00
Lekua: Gurea Aretoa (Derio)
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 3 €
Sarrerak: www.derio.eus