Noticias

Prest al zaude GUROT Euskal Tribialerako?

16 urte edo gehiago badituzu eta Mungian edo Txorierrin bizi edo ikasten baduzu, zure ezagutzak neurtzeko aukera duzu GUROT Euskal Tribiala jokoarekin.

Gure inguruari eta mundu zabalari buruzko galderak erantzun behar dira, eta horri esker parte-hartzaileek sariak irabazteko aukera izango dute, besteak beste, asteburu-pasa bat. Lehiaketa  azaroaren 9tik abenduaren 13ra arte egongo da martxan.

Jarduera Txorierriko Mankomunitateak antolatu du, eta gurot.eus webgunean eman behar da izena.

Animatu, jokatu, ikasi eta erakutsi zenbat dakizun! Sartu GUROTen eta parte hartu.

Erlazionatutako albisteak

Ipar Alde Abesbatzak kantu korala Derioko kale eta tabernetara eramango du berriro datorren urriaren 22an, ostegunean, pintxo-potearekin batera. Irailaren 24an eta urriaren 8an egin zituen aurreko emanaldiak. Arratsaldean zehar, abesbatzak […]

Urriaren 23an, 20:00etan, Escape Room antzezlana izango da Derioko Gurea Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiaren komedia honek umorea, ustekabeko egoerak eta ezustekoak uztartzen ditu, ikusleek antzerkiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Joel […]

Erromeria-dantzen hiru saio izango dira, urriaren 2an, 16:00etan; urriaren 3an, 11:00etan, eta urriaren 16an, 16:00etan, Kultur Birikan. Berbalagun Txorierrik antolatu du jarduera eta Txorierriko 16 eta 29 urte bitarteko gazte […]

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolaren 2026-2027 ikasturteko edizio berria martxan da. Bertsolaritzaren mundura hurbildu eta hitzen eta bat-batekotasunaren bidez euskaraz gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. […]

Scroll to Top
Skip to content