Noticias

San Isidro jaiak 2024 berrikuntzaz beteta

2024ko San Isidro jaiak berrikuntza mordoarekin datoz: bi asteburutan ospatuko dira eta ia 30 elkarte hartu dute parte ekimenen antolakuntzan.

Programazioa maiatzaren 11an hasi eta 19ra arte luzatuko da. Lehenengo asteburua 11-12koa Derioko elkarteek antolatutako ekintzekin osatu da. Herri azoka, kirol jardunaldiak… 15a, asteazkena, San Isidro eguna izanda, meza nagusiaz gain, haurrentzako animazioarekin modu berezian ospatuko da. 17, 18 eta 19a adin guztietarako ekimenez beteta egongo da. Berrikuntza ugari egongo dira. Besteak beste, nabarmentzekoa, aurten herri bazkarirako paella txapelketa ere antolatu dela. Musikari dagokionez, bai gaueko kontzertuetan eta baita herrian zehar egongo diren musika guneetan ere, estilo aniztasuna izango da ezaugarri: adin eta gustu guztietarako proposamenak aurkitu ahalko dira.

Hauxe programazioa egunez-egun:

Maiatzak 11, larunbata

  • 09:00 Frontenis txapelketa​
  • 11:00 – 15:00 Herri azoka hainbat elkarte eta artisauen erakusmahaiak
  • 19:00 Kalejira Kukudantza, Piperdun eta Lainomendi dantza taldeen eskutik

Maiatzak 12, igandea

  • 08:00 / 09:00 – XXXVI Herri ibilbidea
  • 10:00 Taekwondo erakustaldia Doyan-en eskutik
  • 11:00-14:00 Kirol jardunaldiak (partehartze irekia)
  • 18:00 Euskal dantzak Lainomendirekin

Maiatzak 15, asteazkena

  • 10:30 – 12:00 Haurrentzako tailerrak
  • 11:00 – 13:00 / 17:00 – 19:00 Haurrentzako jolasak
  • 12:30 – 13:30 Marrazki lehiaketa
  • 17:00 – 20:00 Disko festa
  • 18:00 Marrazki lehiaketaren sari banaketa

Maiatzak 17, ostirala

  • 18:30 Herri kalejira Gotx elektrotxarangarekin
  • 19:00 Pregoia eta txitxiburduntzia
  • 22:30 Kontzertuak: Striknina + Zopilotes txirriaos + Aiaraldeko Sound System + DJ Porty

Maiatzak 18, larunbata

  • 12:00 Xaibor diskofesta
  • 12:00 Paella txapelketa
  • 15:00 Herri Bazkaria
  • 16:30 Julen Axpe / Furgonologo
  • 17:30 Paella Txapelketaren sari·banaketa
  • 18:00 Txitxarrillo
  • 19:00 Kuadrilla txapelketa·Poteoa
  • 19:30 Ipar Alde abesbatza
  • 19:30 – 21:30 Musika·guneak DJ-ekin Pakearen enparantzan, Urkiola aparkalekuan, Sollube kalean eta Gaztelumendi plazan
  • 22:30 Kontzertuak: Mero & Joas None + Matxinada + Altxa Porru Erromeria + DJ Viktor Córdoba

Maiatzak 19, igandea

  • 10:00-14:00 XXVII. Elikagai eta eskulangintza azoka
  • 18:00 Piperdun eta Kukudenatza dantza erakustaldia
  • 18:00 Antzerkia Nagusien etxean
  • 19:00 Txokolatada
  • 20:00 Jai amaiera

 

Erlazionatutako albisteak

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen […]

Scroll to Top
Skip to content