Noticias

Txakur eredugarriak

Zure txakurra lagun eredugarria izatea nahi duzu? Martxoan, apirilean eta maiatzean, Derioko Kultur Birikan, hitzaldi batzuk egingo dira zuri laguntzeko lau hankako laguna hobeto ulertzen eta haren heziketa eta ongizatea hobetzen.

Hitzaldi horietan aztertuko dira etologia aplikatzea txakurren heziketan, txakurra prestatzea jaioberria datorrenerako, eta nola kudeatu antsietatea, banantzearen eta gehiegizko atxikimenduaren ondorioz. Horien bidez, elkarrekin harmonian bizitzeko tresna praktikoak jasoko dituzu. Gainera, gai hauei buruz ere ikasiko duzu: harrapatze-sekuentzia aldatua artzain-txakurrengan, txakurkumearen oinarrizko zaintza, nola prestatu txakur bat adoptatzeko eta lehen sorospenak txakurrei.

Asteazkenero, 18:30ean, Kultur Birikan izango dituzu txakurren portaeran eta heziketan adituak diren pertsonak, aholku praktiko eta erabilgarriak emateko.

Nahitaezkoa da izena ematea, otsailaren 25a baino lehen, esteka honen bidez: https://labur.eus/5obzghsp

 Ez galdu zure txakurra lagun orekatuagoa eta zoriontsuagoa bihurtzeko aukera. Derion izango gara zure zain!

Erlazionatutako albisteak

Deriok Udal Tailerren edizio berri bat jarri du abian, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako prestakuntza- eta sormen-eskaintza anitzarekin. Programazioak ikaskuntza, sormena, ongizatea eta bizikidetza sustatzen dituzten 10 diziplina biltzen ditu. […]

Deriok oinarrizko lorezaintzari buruzko beste ikastaro bat eskainiko du apirilaren 20tik maiatzaren 18ra bitartean, Derioko Nekazaritza Eskolan; 90 orduko prestakuntza ekimena izango da eta astelehenetik ostiralera emango da 09:00etatik 14:00etara. […]

​Datak: azaroak 22 eta 29 (ostiralak) eta abenduak 13 (ostirala) Ordutegia: 18:00 – 20:00 Prezioa: dohainik Zure txakurra are maitagarriagoa izan dadin ​Ezinbestekoa izena ematea: kultura@derio.eus

Derioko udalak 4 ikastaro berezi eskaintzen ditu haur eta gaztetxoek Gabonetako errezetak egiten ikasteko.

Scroll to Top
Skip to content