Noticias

Txartel adimenduna edukiontzi marroi berrietarako: otsailaren 12tik aurrera eskuragarri zure udaletxean

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak txartel elektroniko bat ezarriko du datorren otsailaren 17tik aurrera ohiko bilketa-guneetan egongo diren edukiontzi marroi berriak erabiltzeko. Beraz, ezinbestekoa da dagokion udaletxera joatea txartela jasotzera

Aldaketa hori Europar Batasunak Next-Generation EU funtsen bidez finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan egiten da, hondakin organikoak biltzeko sistema modernizatzeko eta hobetzeko Nola eta non eskuratu txartel berria?

Txartel berriak doan eskuratu ahal izango dira Txorierriko Mankomunitateko udalerrietako udaletxeetan. Horiekk jasotzeko, dagokion herrian erroldatuta egon beharko da, eta bizileku bakoitzeko txartel bakarra emango da.

Auzokideei otsailaren 17a baino lehen joatea gomendatzen diegu, edukiontzi berriak irekitzean eragozpenik izan ez dadin; izan ere, eskuzko giltzadun frakzio organikoko edukiontzi zaharrak kenduko dira.

Edukiontzi marroiaren erabilera egokia

Birziklatze-prozesu hoberena bermatzeko, funtsezkoa da edukiontzi marroira zer Hondakin bota daitezkeen errespetatzea:

Onartu:

  • Fruta, barazki, haragi, arrain eta itsaskien hondarrak (hezurrak eta arantzak barne).
  • Arrautza azalak eta fruitu lehorrak.
  • Kafe-hondarrak eta infusioak.
  • Landare eta lore hondarrak.​
  • Erabilitako ahozapiak eta sukaldeko papera (plastikorik gabekoa).

Ez onartu:

  • Plastikoak,ontziak eta latak
  • Beira
  • Pixoihalak, konpresak, eta higiene pertsonaleko produktuak
  • Errautsak eta zigarrokinak

Birziklapen eraginkorrago eta iraunkorrago baterantz

Edukiontzi marroiaren erabilera egokia funtsezkoa da hondakinen kudeaketa hobetzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko. Bereizketa zuzenari esker, hondakin organikoak kalitatezko konpost bihur daitezke, zabortegietara bidalitako hondakinen kopurua txikituz eta tratamendu-kostuak murriztuz.

Txorierriko Mankomunitatetik txartel berria jasotzera eta birziklatze arduratsuarekin jarraitzera animatzen ditugu herritarrak.

Gogoratu: otsailaren 12tik aurrera, zure udaletxera joan, frakzio organikoko edukiontzi berriak (marroia) irekitzeko txartela jasotzera, eta jarraitu birziklapena hobetzen.

Erlazionatutako albisteak

2025eko uztailetik 2026ko martxora bitartean, erabiltzaileek, batez beste, sei eraikin kontsultatu dituzte saio bakoitzeko, eta hiru minutu inguru nabigatu dute, eguzki-mapa erabilgarria dela eta derioztarrek modu aktiboan erabiltzen dutela baieztatuz. […]

Telebistako saioen moduko lehiaketa dibertigarria, hondakin organikoa ondo menperatzen duzun ala oraindik zerbait ikasteko duzun egiaztatzeko. Jolastu, barre egin, errealitate birtualeko jokoa probatu, eta argi izan zer doa eta zer […]

Biak doakoak dira, erabil itzazu eta zure udalerria garbi mantentzen lagunduko duzu.

Scroll to Top
Skip to content