Noticias

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolan izena emateko epea zabalik

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolaren 2026-2027 ikasturteko edizio berria martxan da. Bertsolaritzaren mundura hurbildu eta hitzen eta bat-batekotasunaren bidez euskaraz gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Saioak asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara, Derioko Kultur Birikan, urriaren 1etik aurrera hasita.

Jarduera Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Txorierriko Mankomunitateak antolatu dute. Parte hartu nahi duenak karteleko QR kodearen bidez eman dezakete izena, edo informazio gehiago eskatu jortuzar@bertso.eus helbidean.

14 eta 18 urte bitartean badituzu eta hitzekin jolastu, sortu eta bertsotan gozatu nahi baduzu, animatu eta parte hartu!

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak, Udal Ludotekaren bidez, jarduera berezia antolatu du 2015 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat. Jarduera azaroaren 2an egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta sarrera eta irteera malguak izango dira: […]

Ipar Alde Abesbatzak kantu korala Derioko kale eta tabernetara eramango du berriro datorren urriaren 22an, ostegunean, pintxo-potearekin batera. Irailaren 24an eta urriaren 8an egin zituen aurreko emanaldiak. Arratsaldean zehar, abesbatzak […]

Derioko Udalak, Udal Ludotekaren bidez, Gau Beltza ospatzeko jarduera antolatu du Nagusiak eta LudoGazte taldeentzat, hau da, 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteentzat. Jarduera urriaren 31n izango da, 20:00etatik […]

Urriaren 23an, 20:00etan, Escape Room antzezlana izango da Derioko Gurea Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiaren komedia honek umorea, ustekabeko egoerak eta ezustekoak uztartzen ditu, ikusleek antzerkiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Joel […]

Scroll to Top
Skip to content