Martxan da dagoeneko Txorierriko XXIX. Ipuin Lehiaketa, eta haur eta gazteak beren irudimena askatzera eta euskarazko lanekin parte hartzera animatu nahi ditu.
Lehiaketak hainbat adin-kategoria ditu, 7 urtetik gorakoekin hasiz eta 16 urtetik gorakoetaraino helduz. Lanek originalak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Ipuinek orrialde bateko luzera izango dute gehienez, eta, kategoriaren arabera, bakarka zein taldeka aurkeztu ahal izango dira.
Azaroaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak, liburutegietan, Mankomunitatean edo oinarrietan adierazitako tokietan. Lehiaketa Txorierriko Mankomunitateak antolatu du.
Irudimena askatzeko, euskaraz idazten gozatzeko eta norberaren istorioa partekatzeko aukera polita duzu hau. Animatu eta parte hartu!