Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Derion izango da aurten ere. Azaroaren 15etik 22ra, Hungaria, Italia, Frantzia eta Murtziako konpainiek, Behibi Teatro Antzerkiarekin batera, lau ikuskizun eskainiko dituzte herrian, adin guztietako ikusleentzat.
Egitaraua
- Azaroak 15, igandea, 12:00 – Gurea Aretoa
Budapesteko txotxongiloak. Bence Sarkadi – Theater of Marionettes (Hungaria). - Azaroak 19, osteguna, 11:00 – PAI Bitartean eguneko zentroa (Butron kalea 7)
Egnatia. Compagnia Pouët (Italia-Frantzia). - Azaroak 20, ostirala, 18:00 – Gurea Aretoa
Bueltaka. Behibi Teatro Antzerkia. - Azaroak 22, igandea, 12:00 – Gurea Aretoa
Historia de una muñeca abandonada. Silfo Teatro (Murtzia). Alfonso Sastreren testuan oinarritutako ikuskizuna da, eta arte birziklatua eta antzerkia uztartzen ditu.
Sarrerak: www.derio.eus webgunean.