Noticias

Udal Ikastaroak 2025-26


OHAR GARRANTZITSUA

Arazo informatiko bat dela eta, udal tailerretan onartuen eta erreserban daudenen zerrendak datorren astera atzeratuko dira.


Deriok Udal Tailerren edizio berri bat jarri du abian, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako prestakuntza- eta sormen-eskaintza anitzarekin.

Programazioak ikaskuntza, sormena, ongizatea eta bizikidetza sustatzen dituzten 10 diziplina biltzen ditu.

Urteko ikastaroez gain, urtean zehar ikastaro monografikoak eta tailer puntualak gehituko dira adin-tarte guztietara. Eskaintza bizia eta etengabe hazten ari dena, udalerriaren interesei eta beharrei erantzuteko pentsatua.

Izena www.derio.eus webgunean, DUKen dagoen kutxazainean edo Kultur Birikan bertan eman daiteke. Izena emateko zailtasunak dituzten pertsonek Kultur Birikako langileak izango dituzte laguntzeko. Plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira.

Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta ekainera arte egongo dira martxan. Batez ere, Derion erroldatutako pertsonei zuzenduta daude, eta 80 €-ko kostua dute ikastaro bakoitzean.

Izena emateko epea irailaren 5etik 15era izango da, esteka honetan: https://labur.eus/eqtlvfsy

Erlazionatutako albisteak

Ipar Alde Abesbatzak kantu korala Derioko kale eta tabernetara eramango du berriro datorren urriaren 22an, ostegunean, pintxo-potearekin batera. Irailaren 24an eta urriaren 8an egin zituen aurreko emanaldiak. Arratsaldean zehar, abesbatzak […]

Urriaren 23an, 20:00etan, Escape Room antzezlana izango da Derioko Gurea Aretoan. Txalo Produkzioak konpainiaren komedia honek umorea, ustekabeko egoerak eta ezustekoak uztartzen ditu, ikusleek antzerkiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Joel […]

Erromeria-dantzen hiru saio izango dira, urriaren 2an, 16:00etan; urriaren 3an, 11:00etan, eta urriaren 16an, 16:00etan, Kultur Birikan. Berbalagun Txorierrik antolatu du jarduera eta Txorierriko 16 eta 29 urte bitarteko gazte […]

Txoribertsolariak Gazteon Bertso Eskolaren 2026-2027 ikasturteko edizio berria martxan da. Bertsolaritzaren mundura hurbildu eta hitzen eta bat-batekotasunaren bidez euskaraz gozatu nahi duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. […]

Scroll to Top
Skip to content