Noticias

Udal rokodromoa, 2027ko aurrekontu parte-hartzaileetan puntu gehien lortu duen proiektua

  • Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin.
  • Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren handitzea, 1.148 punturekin; eta laugarren petanka eta kaniketarako pista, 776 punturekin.
  • Udalak 120.000 euroko partida bideratuko du proiektu irabazlea gauzatzeko.

Udal rokodromoa izan da Derioko 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean puntu gehien lortu duen proposamena, guztira 1.416 punturekin. Bozketara aurkeztutako lau proposamenen azken sailkapena honako hau izan da:

  1. Udal rokodromoa: 1.416 puntu
  2. Boleibol-zelaia: 1.340 puntu
  3. Pump track-aren handitzea: 1.148 puntu
  4. Petanka eta kaniketarako pista: 776 puntu

Bozketa-prozesuan, guztira, 281 pertsonak parte hartu dute. Bozketa irailaren 16tik 30era egin zen, eta Derion erroldatutako 7 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izan dute. Botoa udalaren webgunean prestatutako inkestaren bidez eman ahal izan da, baita, laguntza behar izanez gero, Gertuan Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Kultur Birikan ere.

Azken fasera iritsi ziren lau proiektuak prozesuaren lehen fasean jasotako 65 proposamenen azterketa tekniko, ekonomiko eta juridikoa egin ondoren aukeratu ziren. Udalak 120.000 euroko partida gorde du proiektu irabazlea gauzatzeko. Bozketaren emaitza ezagutu ondoren, beharrezko azterketa teknikoa jarriko da abian rokodromoaren kokapen egokiena zehazteko eta haren ezaugarriak eta eraikitzeko baldintzak konkretatzeko, bai proiektuaren beharrak bai herrian dauden espazio desberdinen ezaugarriak kontuan hartuta.

Erlazionatutako albisteak

Hurrengo saioak hiru gai-multzoren inguruan antolatuko dira: kirola, kultura eta aisialdia; hirigintza, mugikortasuna eta ingurumena; eta adin guztietako pertsonen ongizatea. Lehen hitzorduak urriaren 27an eta 29an izango dira. Derioko Udalak […]

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau JAKINARAZTEN DU: Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko […]

Udal rokodromoa, boleibol-zelaia, petanka eta kaniketarako pista eta pump track-aren handitzea izango dira azken fasera igaro diren lau proposamenak, jasotako 65 ekimenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta juridikoa aztertu ondoren Bozketa […]

Derioko Udalak sustatutako ekimen honetan, 14 lagunek prestakuntza, hausnarketa eta lankidetza-prozesu batean parte hartu dute azken hilabeteotan, Derio adineko pertsonentzat gero eta udalerri lagunkoiagoa izan dadin. Derio Lagunkoia proiektuak urratsak […]

Scroll to Top
Skip to content