Noticias

Udal tailerrak 2024-25. Izen emateak irailaren 6tik 16ra

Udal tailerren programazioa 10 ikastarok osatzen dute, eta 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu dezakete horietan. Iaz izan zuten harrera ona dela eta, bitxigintzako eta lineako dantzetako tailerrak mantentzea erabaki da eta finko bezala uztea.

Izen emateak irailaren 6tik 16ra bitartean egin ahal izango dira, www.derio.eus web-orrian jarriko den estekan, kiroldegiko herritarren kutxazainean, edo aurrez aurre Kultur Birikan. Izena emateko zailtasunak dituzten pertsonek Kultur Birikako langileen laguntza izango dute.

Plaza kopurua mugatua da eta zozketa bidez esleituko dira. Ikastaroak urriaren 1eko astean hasiko dira eta ekainera arte egongo dira abian. Ikastaro bakoita 90 euro balio du. Ikastaroak eta ordutegiak honako hauek dira:​

Izen-emate esteka

# Ikastaroa Taldea Eguna Ordutegia
1 Eskulanak 1 Asteartea 10:30 – 13:00
2 Eskulanak 2 Asteartea 16:00 – 18:30
3 Eskulanak 3 Asteartea 18:30 – 21:00
4 Eskulanak 4 Asteazkena 18:30 – 21:00
5 Marrazketa 1 Astelehena 18:00 – 20:30
6 Marrazketa 2 Osteguna 18:00 – 20:30
7 Patchwork 1 Asteazkena 17:30 – 20:00
8 Zeramika 2 Astelehena 19:15 – 21:45
9 Bitxigintza 1 Astelehena 19:30 – 21:30
10 Areto dantzak 1 Asteazkena 19:00 – 20:30
11 Areto dantzak 2 Ostirala 19:00 – 20:30 (Kiroldegian)
12 Ilaran dantza 3 Astelehena 19:00 – 20:30
13 Literatura eta idazketa 1 Astelehena 18:30 – 20:30
14 Joskintza 1 Asteartea 18:30 – 21:00
15 Joskintza 2 Ostirala 17:30 – 20:00
16 Sukaldaritza 1 Asteartea 10:30 – 12:30
17 Sukaldaritza 2 Asteartea 19:00 – 21:00
18 Sukaldaritza 3 Asteazkena 19:00 – 21:00

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak aisialdiko begirale izateko doako ikastaroa eskainiko du interesa duten pertsonentzat. Ikastaroak 100 euroko fidantza izango du, baina ikastaroa behar bezala amaitu ondoren fidantza hori itzuliko da. Izena emateko […]

Martxan da dagoeneko Txorierriko XXIX. Ipuin Lehiaketa, eta haur eta gazteak beren irudimena askatzera eta euskarazko lanekin parte hartzera animatu nahi ditu. Lehiaketak hainbat adin-kategoria ditu, 7 urtetik gorakoekin hasiz […]

Derioko Udalak Oinarrizko Lorezaintza ikastaroa antolatu du Derion erroldatuta eta langabezian dauden (lehentasuna izango dute) pertsonei zuzenduta. Prestakuntza-aukera honen bidez, parte-hartzaileek lorategiak eta berdeguneak zaintzeko eta mantentzeko oinarrizko ezagutzak eta […]

Derion adimen artifizialaren hastapenei buruzko tailerra egingo da, jubilatuei edo 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta. Prestakuntza 12 ordukoa izango du, hiru orduko lau saiotan banatuta, eta Derioko Kultur Birikan egingo […]

Scroll to Top
Skip to content