Noticias

Udal tailerrak 2026/2027. izen emateak irailaren 4tik 15era

Deriok Udal Tailerren edizio berri bat jarri du abian, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako prestakuntza- eta sormen-eskaintza anitzarekin.

Programazioak ikaskuntza, sormena, ongizatea eta bizikidetza sustatzen dituzten 10 diziplina biltzen ditu.

Urteko ikastaroez gain, urtean zehar ikastaro monografikoak eta tailer puntualak gehituko dira adin-tarte guztietara. Eskaintza bizia eta etengabe hazten ari dena, udalerriaren interesei eta beharrei erantzuteko pentsatua.

Izena www.derio.eus webgunean, DUKen dagoen kutxazainean edo Kultur Birikan bertan eman daiteke. Izena emateko zailtasunak dituzten pertsonek Kultur Birikako langileak izango dituzte laguntzeko. Plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira.

Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta ekainera arte egongo dira martxan. Batez ere, Derion erroldatutako pertsonei zuzenduta daude, eta 90 €-ko kostua dute ikastaro bakoitzean.

Izena emateko epea irailaren 5etik 15era izango da, esteka honetan:

https://derio.kixmi.cloud/Inscripciones/Index/828976

Erlazionatutako albisteak

Derio prest dago! 2026ko jaiak iristear daude eta, aurten ere, herriak elkarbizitzaz, tradizioz eta musikaz gozatzeko hitzordua eskaintzen die bizilagunei nahiz bisitariei. Uztailaren 24an, Santiago bezperan, erromeriak emango dio hasiera […]

Ekainaren 26an, 20:00etan, Reno eta Thaisen «Las Kinder Girls Show» ikuskizuna izango dugu Gurea Aretoan. Proposamenak transformismoaren eta ikuskizunaren munduan inspiratutako eszenaratzea eskainiko du, estetika bisual zainduarekin eta hainbat saio […]

Derioko Udalak udako zinemaren beste edizio bat antolatu du. Ekimen horren bidez, udako hilabeteetan aire zabaleko zinema onenaz gozatzeko aukera izango da, herritarrak bertan topatzeko eta aisialdia partekatzeko pentsatuta dagoen […]

Scroll to Top
Skip to content