Noticias

Udalak 2025-2028 kirolaren plan estrategikoa aurkeztu du, tokiko kirola sustatzeko 45 neurrirekin

  • Planak lehentasuna ematen die irisgarritasun unibertsalari, jasangarritasunari, instalazioen modernizazioari, euskararen sustapenari eta kudeaketa parte-hartzaileari, tokiko kirol-politikaren ardatz gisa.
  • Proiektu garrantzitsuenen artean, udal kiroldegiaren eraberritze integrala eta handitzea eta futbol 11ko zelai berri bat eraikitzea nabarmentzen dira.
  • Udalak 5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2019tik 2025era kirol-instalazioak hobetzeko.

Derioko Udalak joan den azaroaren 12an aurkeztu zuen Kultur Birikan Derioko Kirolaren Plan Estrategikoa 2025-2028, udalerrian kirolaren etorkizuna osasunaren, inklusioaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik definitzen duen ibilbide-orria. Jardunaldian hogeita hamar bat pertsona izan ziren, besteak beste, kirol-klubetako ordezkariak, ikastetxeetakoak, udal-arduradunak eta herritarrak.

Plana parte-hartze prozesu batetik sortu zen, 172 inkestekin eta udalerriko kirol klub eta eragileei egindako hainbat elkarrizketekin. Era berean, AMIA azterketa bat egin da kirol-jardunari, kudeaketa-sistemari eta egungo azpiegiturei buruz.

Diagnostikoa: etorkizunerako oinarri sendoa

Derio kirolarekin duen konpromiso sendoagatik nabarmentzen da: 216 euroko inbertsioa urtean biztanleko, Bizkaiko batez bestekoaren oso gainetik (148 euro). Gaur egun, 3.234 pertsona daude DUKn abonatuta (2.406 gizon eta 828 emakume), eta 1.325 kirolari federatu daude (584 emakume eta 741 gizon). DUKeko kirol-jarduerei dagokienez, erabiltzaile gehien dituztenak pilates (% 31,52), entrenamendu funtzionala (% 12,61) eta spinning (% 9,89) dira, eta 115 pertsonak eman dute izena aurten uretako jardueretan. Gainera, 2.668 pertsonak erabiltzen dute Kirol Txartela (995 Deriokoak, kanpora doazenak, eta 1.673 Deriora datozen beste udalerri batzuetakoak).

Azpimarratzekoa da 2019tik Udalak 5 milioi euro baino gehiagoko inbertsio metatua egin duela kirol-instalazioetan, legegintzaldiko funtsezko konpromiso hauek betez:

  • Estalitako kantxen estalkia eta alboko itxiera
  • Kanpoko frontoiaren lurzorua ordeztea, egokitzea eta margotzea
  • Udako igerilekuetako solarium-eremua handitzea
  • Pump Track pistaren instalazioa (Aldekone)
  • Skate Park berria instalatzea (Gaxiane)
  • Kirol anitzeko kantxa berria (Ganbe)
  • Kalistenia guneak sortzea
  • Fitness, multiaktibitate eta spinning aretoak hobetzea, entrenamendu funtzionalerako ekipamendu berria kiroldegian…
  • Klimatizatzeko eta hezetasuna kentzeko makina berria igerilekurako.
  • LED argiztapena kirol-instalazio guztietan.
  • Futbol-zelaiko hesia berritzea
  • Zelaiko argiak ordeztea (bigarren fasea).
  • Hobekuntzak harmailetan, gimnasioan, fisioterapian, argiterian,
  • reztatzean eta euri-uretan futbol-zelaian.

Gainera, egindako ikerketaren arabera, Derioko kirol-instalazioak beren kalitateagatik, ordutegi-zabaltasunagatik, abonu-modalitateen malgutasunagatik eta prezio irisgarriengatik nabarmentzen dira. Halaber, ikuspegi kualitatibotik, biztanleria-tamaina handiagoko udalerri bati dagozkio. Hala ere, 32 urtetik gorako udal kiroldegiak esku-hartze integrala eskatzen du, BIEME arkitektura estudioarekin batera garatzen ari dena.

Derioko kirol esparruaren lehentasunezko ekintza estrategikoen laburpena

2025-2028 Derioko Kirolaren Plan Estrategikoa asmo handiko dokumentua da, eta datozen urteetan udalaren kirol-politika markatuko duten lehentasunak, konpromisoak eta ekintza zehatzak jasotzen ditu. Estrategia herritarren eta tokiko kirol-eragileen parte-hartze aktiboarekin egin da, eta 45 neurri baino gehiago aurreikusten ditu, bost arlo handitan antolatuta, irisgarritasunean, jasangarritasunea, euskaran eta gobernantza onean oinarritutako zeharkako ikuspegiarekin.

1. Udalaren Kirol Zerbitzua antolatzea: kirola zerbitzu publiko gisa erabiltzeko konpromiso politikoa indartzea.

    • Kirol-teknikari lanpostua egonkortzea.
    • Egungo kudeaketa-ereduaren autofinantzaketa funtzionala hobetzea.

2. Kirol instalazioak: udal kirol instalazioak modernizatu eta handitzea.

    • Kiroldegia modernizatzea eta futbol-zelaiak handitzea, eta ekipamenduak berritzen jarraitzea
    • Instalazio teknikoak hobetzea eta haien eraginkortasun energetikoa indartzea.

3. Kirol-zerbitzuen eskaintza: jardueren eskaintza zabaltzea eta kirol-jarduera irisgarria bermatzea

    • Gazteentzako zerbitzuen eta familiako kirolaren eskaintza handitzea.
    • Eskaintza eredu lehiakorra sortzea, osasuna eta ongizatea ardatz hartuta. “Hiri aktiboa”.

4. Klubak, kirol federatua eta ekitaldiak: elkarte-sarea indartzea, kirolaren garapenari egiten dioten ekarpena bermatzeko.

    • Klubentzako dirulaguntzen plana berrikustea, objetiboa eta gardena.
    • Ekitaldien egungo programa indartzea eta gizartean eragin handiagoa duen baten alde egitea.

5. Eskola-kirola: eskola-kirolaren eredua birbideratuko duen antolaketa-egitura garatzea.

    • Ikastetxe bakoitzean eskola-kiroleko arduradun bat izendatzea eta ikusaraztea.
    • Eskolako kirol-jarduera koordinatuko duen udal-teknikari bat izendatzea eta ikusaraztea.

Udal kiroldegia eraberritzea eta handitzea: hiru jarduketa fase

Udalak bultzatutako parte-hartze prozesuetan zehar, udal kiroldegia zabaltzea eta hobetzea izan da herritarren eskaera errepikatuenetako bat. Horri erantzunez, Udalak asmo handiko proiektu bat bultzatzeko konpromisoa hartu du, instalazioak berritzeko eta egungo beharretara egokitzeko.

Plan Estrategikoaren aurkezpena aprobetxatuz, Aitor Aurrekoetxea kirol zinegotziak proiektua izango denaren lehen zertzeladak aurkeztu zituen. Jarduketaren dimentsioa dela eta, Aurrekoetxeak azaldu zuen faseka esku hartuko dela, berritu beharreko eremuen arabera. Beraz, proiektua hiru fasetan gauzatuko da, DUKen eguneroko jardueran ahalik eta eragin txikiena izateko. Lehenengo fasea, sarbideari eragingo diona, 2026an hasiko da. Proiektuaren diseinuak aurrera egin ahala, informazio zehatzagoa emango zaie herritarrei.

Esther Apraiz alkatearen hitzetan: “Proiektu hau Udalak herritarren ongizatearekin duen konpromisotik sortu da eta benetako eskaerei erantzuten die. Gure helburuak argiak dira: espazio berriak irabaztea eta aprobetxatzea, erabiltzaileek gaur egun dituzten beharrak betetzea, eta Derioko kirol-instalazioak modernizatzea irisgarritasun, funtzionaltasun eta iraunkortasun-irizpideekin”.

Proiektuan aurreikusitako hiru faseak honako hauek dira:

1. fasea – Sarbidearen eremua

    • Ataria eta informazio-puntua handitzea.
    • Komunak, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea.
    • Eremu teknikoak eta administratiboak birkokatzea.
    • Wifi gune berria eta atsedenlekua.

2. fasea – Lurreko eremua

    • Eskola-aldagela berriak.
    • Abonatuen aldagelak hobetzea.
    • Muskulazio-gela eta TRX gunea handitzea.
    • Erabilera anitzeko areto berriak eta areto kolektiboen hobekuntza.
    • Segurtasuna eta irisgarritasuna indartzea.

3. fasea – Ur eremua

    • Aldagelak handitzea eta hobetzea.
    • Eskola-taldeentzako eremu berria.
    • Aldagela irisgarria hobetzea.
    • Ongizate-eremua sortzea.

Esku-hartze hauek futbol 11ko zelai berriaren eta taberna berri baten lizitazioekin osatuko dira, udalerriko kirol zerbitzu eta azpiegituren sarea zabalduz.

Derioko 2025-2028ko Kirol Plan Estrategikoaren dokumentu osoa kontsulta eta deskarga daiteke udal webgunean: www.derio.eus

Erlazionatutako albisteak

Datorren eguaztenean, azaroaren 12an, 19:00etan, DERIOKO KIROLAREN PLAN ESTRATEGIKOA aurkeztuko da Kultur Birikan. Aldez aurretik izena eman beharko da helbide elektroniko honetan: kirol@derio.eus

Publikatu dira kirol ekintzen behin betiko zerrendak

Scroll to Top
Skip to content