Noticias

Udalak 670.000 euro baino gehiago inbertituko ditu eskolan patio inklusibo berri bat eraikitzeko

Udalak proiektu hau lizitaziora atera du, ikasleei modu sortzailean eta inklusiboan jolasteko aukera emango diena, garapen fisiko eta emozionala hobetuz. Ur-jolasak, musika panelak eta oreka guneak probatu ahal izango dituzte, gizarte-harremanak eta irudimena sustatuz, euren beharrak asetzeko egokituta dagoen ingurune batean.

Hezkuntza inklusiboaren eta haurren ongizatea sustatzeko konpromisoari eutsiz, Derioko Udalak, Herri Ikastetxean patio inklusibo berri bat eraikitzeko lanak lizitaziora atera ditu. Proiektu Hau abiarazteko, Udalak 677.659 euroko partida erreserbatu du eta lanak azaroan hastea aurreikusten du.

Bizikidetza eta ikaskuntza integrala sustatzen duen ingurune bat sortzea da helburua.Patio berri hau, haurtzaindegiko eraikinarekin lotura izango duena, pluraltasuna, gizarte-harremanak eta hazkunde pertsonala sustatzeko topaleku izango da. Joko esperientzia bereziak eskaintzeko, egituratutako joko eremuak barne hartuko dira. Jarduera mota desberdinetara eta intentsitate maila desberdinetara egokituta, interes eta gaitasun anitzak islatzen dituzten joko guneak sortuko dira, ikasle guztiak integratuak eta baloratuak sentitzeko aukera izan dezaten.

“Proiektu hau patio berri bat baino askoz gehiago da; aukera bat da Eskolako txikienek aniztasuna eta berdintasuna lantzeko ingurune bat izan dezaten. Gure 2023-2027 Legealdi Planak eta Derio 2030 estrategiak argi eta garbi definitzen eta markatzen digute jarduera hauen garrantzia eta lehentasuna”, nabarmendu du Esther Apraiz Derioko alkateak. Era berean, tokiko gobernuak berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntzarekin duen konpromisoa azpimarratu du.

Patioak 2 metroko zabalera izango duen bidexka irisgarria, 155 m²-ko eremu estalia euria egiten duen egunetarako, eta naturarekiko harremana sustatuko duten berdeguneak izango ditu, besteak beste. Elementu horiek ikaskuntza aktiboa eta esplorazioa errazteko diseinatuta daude, ikasleen hazkunde emozionala eta fisikoa bultzatuz.

Proiektu hau garatzeko, Udalak 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik.

                                                               

Gogoratu beharra dago Udalak, 2023ko ekainean, 30 eguzki-plaka fotovoltaiko instalatu zituela Udaletxeko teilatuan, eraikinaren energia-kontsumoaren zati handi bat estaliz. Instalazioarekin kontsumoa % 40 baino gehiago murriztu da, urtean 4.000 euro aurreztuz.

Jarduera honez gain, iaz beste 144 eguzki plaka jarri zituen baita kiroldegiko estalkian. Urtean 20.000 eurotik gorako aurrezpen ekonomikoa aurrikusten da eta 32,3 tona karbono dioxido gutxiago isurtzea. Kasu honetan, Udalak 84.161 euroko inbertsioa egin zuen jarduketa aurrera eramateko eta Bizkaiko Foru Aldundiak 76.000 euroko dirulaguntza eman dio.

Aipatzekoa da baita, Udalak Europar Batasuneko NextGenerationEU funtsek Energiaren Euskal Erakundearen bidez finantzatutako dirulaguntza jaso duela, 23.988,25 euro guztira, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarri-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Erlazionatutako albisteak

Deriok “Ume merkatariak” ekimena bultzatuko du umeek merkataritza-lanak egin ditzaten herriko saltokietan Derioko udalerriak, laster, “Ume merkatariak” ekimena egingo du. Ekimen horren bidez, hain zuzen, umeek egun batez merkatari izateko […]

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Derioko Herri Ikastetxeak 2026-2027 ikasturterako matrikulazio-epea zabalik izango du otsailaren 2tik 13ra. Ikastetxea zentro euskalduna, hurbila eta konfiantzazkoa da, hezkuntza publiko kalitatezkoaren, berritzailearen eta ikasle bakoitzaren beharretara egokitutakoaren alde egiten […]

2026 ikasturterako matricula zabalik MATRIKULA EPEA: urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra arte (9:30 – 13:30)

Scroll to Top
Skip to content