Noticias

Udalak alokairu soziala bultzatu du Aldekone Goikoan 88 etxebizitza berri eraikitzeko

  • ​​​Udalbatzak aho batez onartutako kontratu-aldaketak, alde batetik, eraiki beharreko etxebizitzen kopurua handitzea dakar, aurreikusitako 72 etxebizitzetatik 88 etxebizitzetara igaroz. Eta, bestetik, aldaketa horri esker babes publikoko etxebizitza horiek alokairu sozialeko erregimenean sustatu ahal izango dira, salmentan izan beharrean.
  • Erabaki honen bidez, Udalak etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko aukera erraztu nahi die merkatu librean erosi ezin duten derioztarrei, bereziki emantzipatu nahi duten Derioko gazteei edo egoera zaurgarrian dauden pertsonei.

Joan den ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, Derioko Udalak aho batez onartu zuen Aldekone Goikoa auzoan 88 etxebizitza eraikitzeko proiektuari buruzko kontratu-aldaketa. Aldaketa horren barruan sartzen da, alde batetik, eraiki beharreko etxebizitzen kopurua handitzea, hasieran aurreikusitako 72 etxebizitzetatik 88 etxebizitzara igaroz. Eta bestetik, aldaketa horri esker, babes publikoko etxebizitza horiek alokairuerregimenean sustatu ahal izango dira, salmenta-erregimenaren ordez.

Gobernu-taldearentzat oso albiste ona da, udalerrian hain beharrezkoak diren alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzeko urrats berri bat baita. “Gobernu-talde honek etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko aukera erraztu nahi die merkatu librean erosi ezin duten derioztarrei, bereziki emantzipatu nahi duten Derioko gazteei edo egoera zaurgarrian dauden pertsonei”, adierazi du Esther Apraiz alkateak.

Izan ere, Etxebideren datuek ez dute engainatzen. Hauen arabera, Euskadiko biztanle gehienek, eta bereziki gazteenen artean, alokairua da aukerarik egokienetakoa. Baita Derion ere. “Argi dago etxebizitza izatea derioztarren kezka nagusietako bat bihurtu dela. Jakitun gara eta horregatik hartu dugu erabaki hau. Orain arte, ohikoena salmentan zegoen etxebizitza bat eskuratzea izan da. Hala ere, eskaintzarik ezak eta udalerrian dagoen eskaria ikusita, alokairu soziala sustatzen duten horrelako neurriak hartzera garamatzate”, adierazi dute udal-gobernutik.

Adierazle horiek guztiek bultzatzen dute Udala etxebizitza-modalitate horretan lan egiten jarraitzera, gazteak beste udalerri batzuetara joan ez daitezen etxebizitza eskuragarriagoen bila, edo egoera zaurgarrian dauden eta etxebizitza libre baten prezioa ordaindu ezin duten pertsonak ere Derion gera daitezen, etxebizitza duin bat izanik.​

Erlazionatutako albisteak

Udalbatzak aho batez onartu du bizitegi-soluzio jasangarriekiko udal-konpromisoa indartzen duen mozioa, HAPO berriarekin eta Eusko Jaurlaritzaren hurrengo malgutze arautzaileekin bat datorrena. Derioko Udalak aho batez onartu du, uztailaren 22an egindako […]

Derioko Udalak plataforma digital eta interaktibo berritzaile bat jarri du abian, derioztar guztiei beren etxebizitzen potentzial fotovoltaikoari buruzko informazio pertsonalizatua eskaintzeko. Derio, 2025 maiatzaren 27an. Adimen artifizialean eta analisi energetikoan […]

Etxebizitza hauek errenta mugatuak izango dituzte, merkatuko preziotik behera. Orientazio gisa, alokairuaren batez besteko prezioa merkatu libreko alokairuaren prezioaren % 75 ingurukoa izango da Derioko udalerrian eta 21.000 eta 39.000 […]

Scroll to Top
Skip to content