Noticias

Udalak argiteria publiko osoa LED teknologiara aldatu du

Derioko Udalak argiteria publikoaren sare osoa modernizatu du LED teknologia instalatuz, hiriguneak zein landa-eremuetako bizitegi-guneak eta industrialdeak barne hartuz. 2019an hasitako proiektu horri esker, udalerri osoan 1.500 argi-puntu baino gehiago ordeztu ahal izan dira, energia-eraginkortasuna hobetuz, kontsumoa murriztuz eta argiztapen jasangarriagoa eta seguruagoa bermatuz.

Proiektuaren inbertsio osoa 775.000 eurokoa izan da, eta horietatik 345.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren “Herriak Egiten” aparteko funtsaren bidez finantzatu dira.

Aldi horretan, hainbat etapatan gauzatu dira udalerriko puntu estrategikoetan egin beharreko lanak, herritarren segurtasuna eta ongizatea lehenetsiz. Azken fase honetan, 289 argi-puntu ordeztu dira, batez ere Neinver (66 argi berri) eta Ugaldeguren (89) industrialdeetan, baita Seminariorako bidean (32), Butroi kalean (30) eta Garbigunearen inguruan (19) ere.

“Pozgarria da duela sei urte hasitako prozesu garrantzitsu honi amaiera ematea. Jakina, Derio jasangarritasunarekin konprometitutako udalerri eraginkor gisa sendotzeko urratsak ematen jarraituko dugu beste esparru askotan”, nabarmendu du Esther Apraiz alkateak.

Erlazionatutako albisteak

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Derioko Udalak sustatutako Leihatila Ibiltariaren prozesua laugarren eta azken saioa antolatu du, udalerriko landa-eremuetan bizi diren derioztarrengana iritsiz. Derioko Udalak auzoetara hurbiltzeko eta herritarren beharrak eta proposamenak entzuteko sustatutako prozesua […]

Scroll to Top
Skip to content