Noticias

Udalak bozketara pasako diren 2027ko aurrekontu parte-hartzaileetako lau proiektu finalistak argitaratu ditu

  • Udal rokodromoa, boleibol-zelaia, petanka eta kaniketarako pista eta pump track-aren handitzea izango dira azken fasera igaro diren lau proposamenak, jasotako 65 ekimenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta juridikoa aztertu ondoren
  • Bozketa irailaren 16tik 30era egongo da zabalik, eta Derion erroldatuta dauden 7 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute.
  • Udalak 120.000 euro bideratuko ditu proiektu irabazlea gauzatzera. Bozketaren emaitza jakin ondoren, proiektuaren kokapena eta gauzatzeko ezaugarri zehatzak aztertuko dira.

Derioko Udalak 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa fasera igaro diren lau proiektuak eman ditu ezagutzera, herritarrek aurkeztutako proposamenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta juridikoaren azterketa amaitu ondoren.

Prozesuaren lehen fasean, guztira, 65 proposamen jaso ziren herritarren, elkarteen eta gizarte-eragileen aldetik, aurreko edizioan baino lau gehiago. Udal zerbitzu teknikoek proposamen guztiak aztertu ondoren, honako lau proiektu hauek pasako dira herri-bozketara:

  1. Udal rokodromoa
  2. Boleibol-zelaia
  3. Petanka eta kaniketarako pista
  4. Pump track-aren handitzea

Azterketa-prozesuan zehar, jasotako proposamenetako batzuk ezin izan dira bozketa-fasean sartu, udalaren eskumen-eremutik kanpo geratzen direlako. Horien artean daude anbulatorioa handitzearekin eta osasun-zerbitzuak hobetzearekin lotutako zenbait ekimen, gai horiek ez baitira Udalaren eskumenekoak. Hala ere, Udalak eskaera horiek eskumena duten administrazioei helarazten jarraituko du, eta erakundeen arteko lankidetzatik lanean jarraituko du udalerrian eskaintzen diren osasun-zerbitzuak hobetzen laguntzeko.

Era berean, bizikleta elektrikoen zerbitzua ezartzearekin lotutako proposamenak ere jaso dira. Kasu honetan, jarduera ez da Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketan sartu, Udala dagoeneko zerbitzua martxan jartzeko lanean ari delako. Udalak akordio bat du Bizkaiko Foru Aldundiarekin 2027ari begira Deriok bizikletak alokatzeko bi puntu izan ditzan.

Lau proiektu horietako hiru —udal rokodromoa, boleibol-zelaia eta petanka eta kaniketarako pista— 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen azken fasera ere iritsi ziren. Edizio hartan, herritarren babes handiena jaso zuen proposamena udal futbol-zelaian taberna berri bat sortzea izan zen, eta lanak laster hasiko dira.

Horrela, Udalak aurreko parte-hartze prozesuetan herritarren babesa jaso duten hiru jarduera berriro ere herritarren esku jarriko ditu, eta aurten pump track-a handitzeko proposamena gehitu zaie.

Bozketa irailaren 16tik 30era egongo da zabalik, eta Derion erroldatuta dauden 7 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Udalaren webgunean, https://www.derio.eus/aurrekontu-partehartzaileak-2027, egokitutako inkestaren bidez bozkatu ahal izango da. Parte hartzeko laguntza behar duten pertsonek Gertuan Herritarren Arreta Zerbitzura edo Kultur Birikara jo ahal izango dute, eta bertako udal langileek prozesua erraztuko diete.

Bozketaren emaitzak urriaren 15ean argitaratuko dira. Udalak 120.000 euroko partida gorde du herritarren babes handiena jasotzen duen proiektua gauzatzeko.

Proiektu irabazlea zein den jakin ondoren, Udalak beharrezko azterketa teknikoa abiaraziko du, kokapen egokiena zehazteko eta proiektua gauzatzeko ezaugarriak eta baldintzak konkretatzeko, proiektuaren beharrei eta udal espazioen ezaugarriei erreparatuta.

“Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu prozesuan parte hartu eta Derio hobetzen jarraitzeko euren proposamenak partekatu dituzten pertsona guztiei. Orain, lau proiektu finalisten artean erabakitzeko unea iritsi da. Derioztar guztiak bozketan parte hartzera eta nahi dugun udalerria eraikitzen lagunduko duten erabakietan parte hartzen jarraitzera animatzen ditugu”, adierazi du Esther Apraiz alkateak.

Erlazionatutako albisteak

Guztira 281 pertsonak parte hartu dute 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-fasean. Udal rokodromoa izan da puntu gehien lortu duen proposamena, 1.416 punturekin. Bigarren boleibol-zelaia geratu da, 1.340 punturekin; hirugarren pump track-aren […]

Derioko Udaleko alkate-udalburu ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, hau JAKINARAZTEN DU: Urriaren 12tik 19ra bitartean (biak barne), udal bulegoetan ikusgai egongo da 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako erabiliko […]

Derioko Udalak sustatutako ekimen honetan, 14 lagunek prestakuntza, hausnarketa eta lankidetza-prozesu batean parte hartu dute azken hilabeteotan, Derio adineko pertsonentzat gero eta udalerri lagunkoiagoa izan dadin. Derio Lagunkoia proiektuak urratsak […]

Ideiak biltzeko faseak aurreko edizioko datuak gainditu ditu, eta Aurrekontu Partehartzaileen prozesuak herritarren artean pizten duen interesa sendotu da. Kirolarekin, mugikortasunarekin, parkeekin eta zerbitzu publikoen hobekuntzarekin lotutako ekimenek biltzen dituzte […]

Scroll to Top
Skip to content