Noticias

Udalak eskolako komunak eta aldagelak berrituko ditu udan, 223500 Euroko inbertsioarekin

  • Lehen Hezkuntzako eraikineko komunak eta aldagelak osorik eraberrituko dira, irisgarritasuna hobetuz eta instalazioak modernizatuz.
  • Jarduera honekin batera, patio inklusiboa ere eraiki berri da, Udalak hezkuntza-azpiegiturak etengabe hobetzeko duen konpromisoa berretsiz. Bi hobekuntzek 900.000 eurotik gorako inbertsioa suposatu dute.

Derioko Udalak Herri Ikastetxeko hezkuntza-kalitatearekin eta ikasleen ongizatearekin duen konpromisoa berretsi du 900.000 eurotik gorako inbertsioa eginez bi jardueretan. Uda honetan, eskolarik gabeko aldia aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 1. eraikineko komunak eta aldagelak erabat berritzeko lanak hasi dira. Esku-hartzeak 223.500 euroko aurrekontua du, eta lehenengo eta bigarren solairuetako instalazioak guztiz eraberritzea barne hartzen du. Irisgarritasuna hobetu eta diseinua eguneratuko da, zentroari espazio modernoagoak, erosoagoak eta funtzionalagoak eskainiz. Obra honek 2020. urtean beheko solairuan egindako jarduketak osatzen ditu.

Gainera, gogoratu beharra dago joan den apirilean amaitu zuela Udalak patio inklusibo berriaren eraikuntza. Anbizio handiko proiektua izan da, ikastetxearen kanpoko espazioa erabat eraldatu duena, jolas-ingurune sortzaile, inklusibo eta irisgarri bihurtuz. Patio berritzaile honek berdeguneak, ur-jolasak, musika-panelak, oreka-eremuak, bi metroko zabalera duen bidexka irisgarria eta 155 m²-ko eremu estalia ditu, euria egiten duen egunetan erabiltzeko. Udalaren inbertsioa 677.659 eurokoa izan da, eta horietatik 360.000 euro Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak diruz lagundu ditu.

Jarduera hauekin, Udalak erantzuna ematen die hezkuntza-komunitateak — zuzendaritzak, irakasleek eta familiek — helarazitako eskaerei, eta ikasleek beren beharretara egokitutako azpiegiturez gozatu ahal izango dutela bermatzen du.

“Udalaren eta Eskolaren arteko sintonia onak elkarrekin lan egiteko aukera paregabea ematen digu, kalitatezko hezkuntza publikoan aurrera egiten jarraitzeko”, nabarmendu du Esther Apraiz alkateak. “Gure konpromisoa da hezkuntza-instalazioak mantentzea eta hobetzea, garai berrietara egokituz eta ikastetxeko haur eta profesionalentzako ingurune inklusiboak, seguruak eta estimulatzaileak ziurtatuz”.

Azken obra honekin, Udalak Eskolako hiru eraikinetako komun eta aldagela guztiak berritu ditu, urteetako hobekuntza-prozesu bati amaiera emanez. Hain zuzen ere, azken lau udatan egin dira aipatutako eraberritze lanak.

Erlazionatutako albisteak

Udal gobernuak ia bi hilabetez aztertuko du hiru gune horietako aparkalekuen erabilera, datu objektiboak eskuratu eta balizko neurriak baloratzeko. Azken asteotan, Ganbe, Aldekone eta San Isidro elizaren inguruko auzoetako zenbait […]

Deriok “Ume merkatariak” ekimena bultzatuko du umeek merkataritza-lanak egin ditzaten herriko saltokietan Derioko udalerriak, laster, “Ume merkatariak” ekimena egingo du. Ekimen horren bidez, hain zuzen, umeek egun batez merkatari izateko […]

Araudi berriak udalerriko eraikinetan pintadak eta grafitiak ezabatzeko laguntzak arautuko ditu, eta Derioko herriaren irudia hobetuko du. Derioko Udalak udalerriko jabe-erkidegoak dirulaguntza hauek eskatzera animatzen ditu. Derioko Udalak, otsailean Osoko […]

Derioko Herri Ikastetxeak 2026-2027 ikasturterako matrikulazio-epea zabalik izango du otsailaren 2tik 13ra. Ikastetxea zentro euskalduna, hurbila eta konfiantzazkoa da, hezkuntza publiko kalitatezkoaren, berritzailearen eta ikasle bakoitzaren beharretara egokitutakoaren alde egiten […]

Scroll to Top
Skip to content