Noticias

Udalak herritarrak gonbidatzen ditu gobernantza onaren Europako ELoGE zigilua lortzeko inkestan parte hartzera

Derioko Udalak herritarrentzako inkesta bat jarri du abian ELoGE (European Label of Governance Excellence) Europako zigilua eskuratzeko prozesuaren barruan. Europako Kontseiluak ematen duen aitortza honek tokiko gobernantzaren kalitatea eta berrikuntza demokratikoa egiaztatzen ditu.

kimen honen bidez, Udalak derioztarren iritzia, balorazioa eta hobekuntza proposamenak ezagutu nahi ditu udal kudeaketaren hainbat arloren inguruan; besteak beste, herritarren parte-hartzea, gardentasuna, berdintasuna, udal zerbitzuen kalitatea edo baliabide publikoen kudeaketa.

Inkesta anonimoa eta borondatezkoa da, eta emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira. Parte hartu nahi duten herritarrek datorren ekainaren 1era arte izango dute galdetegia betetzeko aukera, Udalak prestatutako hurrengo formularioaren bidez: https://www.derio.eus/herritarrentzako-inkesta

Esther Apraiz Derioko alkateak herritarren parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du: “Gure herritarren iritzia ezinbestekoa da erakunde moduan hobetzen jarraitzeko eta udalerri hurbilago, parte-hartzaileago eta gardenago baten alde lanean jarraitzeko. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu minutu batzuk hartzera inkesta hau betetzeko”.

Udalak azpimarratu du herritarren parte-hartzea funtsezko tresna dela Derio berritzaileagoa, irisgarriagoa eta herritarren benetako beharretara egokituagoa eraikitzen jarraitzeko.

Erlazionatutako albisteak

Derioko Udalak sustatutako ekimen honetan, 14 lagunek prestakuntza, hausnarketa eta lankidetza-prozesu batean parte hartu dute azken hilabeteotan, Derio adineko pertsonentzat gero eta udalerri lagunkoiagoa izan dadin. Derio Lagunkoia proiektuak urratsak […]

Ideiak biltzeko faseak aurreko edizioko datuak gainditu ditu, eta Aurrekontu Partehartzaileen prozesuak herritarren artean pizten duen interesa sendotu da. Kirolarekin, mugikortasunarekin, parkeekin eta zerbitzu publikoen hobekuntzarekin lotutako ekimenek biltzen dituzte […]

Ekainaren 10etik 26ra, 7 urtetik gorako derioztarrek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute 2027ko udal kontuak osatzeko helburuarekin. Udalak 120.000 euro gorde ditu ekimen honetarako, herritarrek udalerria hobetzeko egiten dituzten […]

Scroll to Top
Skip to content