Noticias

Udalak hiru lanpostu eskaintzen ditu 2025eko Txorierriko Enpleguko Eskualde Planaren baitan

Derioko Udalak herriko langabetuei zuzendutako hiru lanpostu eskaintzen ditu 2025eko Txorierriko Enpleguko Eskualde Planaren barruan, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan.

Eskaintzak honako hauek dira: bi herri-lanetako peoi plaza eta administrari laguntzaile baten plaza, guztira hiru lanpostu, aldi baterako kontratuarekin eta jardunaldi osoz hiru hilabeteko iraupenarekin.

Deialdiaren helburua da tokiko enplegua sustatzea eta Derion bizi diren langabetuei lan-aukerak eskaintzea.

Informazio gehiagorako: https://www.derio.eus/herritarrak/enplegua-eta-oposaketak/

Erlazionatutako albisteak

Brigadarako langile izateko hautaketa prozesuko eskaerak aurkezteko epea: urtarrilaren 20tik otsailaren 16ra, biak barne. Eman izena egoitza elektronikoan: sakatu hemen

Derioko Udalak 2025eko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programaren baitan, askotako eginkizunetarako bi langile kontratatzeko prozesua jarri du martxan, hiru hilabeteko aldi baterako kontratuarekin. Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek eskaera eta […]

Kultura teknikaria hautatzeko prozesuan izena emateko epea zabalik dago Derioko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, ekainaren 2tik 27ra (biak barne).

Derioko Udalak 2025eko udako denboraldian udal igerilekuetako taberna-modulua alokatzeko kontratua esleitzeko lizitazio-prozesua ireki du. Interesa duten pertsonek maiatzaren 27ra (12:00) arteko epea dute zerbitzua kudeatzeko lehiaketa publiko honetan proposamenak aurkezteko. […]

Scroll to Top
Skip to content