Noticias

Udalak hobekuntzak egin ditu Euskal Herria kaleko zoladuran eta kutxatiletan

Derioko Udalak hirigintzarekin lotutako hobekuntzak lanak egin ditu azken egunotan Euskal Herria kalean. Alde batetik, gune horretan deserosotasunak saihesteko eta bide-segurtasuna bermatzeko helburuarekin, denboraren poderioz hondoratuta zeuden kutxatila batzuk konpondu dira inguruan hormigoi berria jarriz.

Eta bestetik, zoladuran hondatuta zeuden beste puntu batzuk ere konpondu dira. Okindegiaren aurrean dagoen zamalanetarako gunea adibidez. Hala, espazio honetako zuloak konpondu dira, zorua berriro asfaltatuz.

Udalak 8.387 euroko inbertsioa egin du (BEZa barne) Probisa Vías y Obras SLU enpresak egin dituen mantentze-lan horiek egiteko.

Udalak gogorarazten du konponketa horietako batzuk herritarren laguntzari esker egiten direla, Kalezaindu zerbitzuaren​ bidez. Derioztarrek berehala eman ahal dezakete kalteen edo gorabeheren berri, Udalak lehenbailehen konpondu ahal izateko.

Erlazionatutako albisteak

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Scroll to Top
Skip to content