Noticias

Udalak mugikortasun urria duten pertsonentzako aldagela bat egokitu du kiroldegian

Bere burua garbitzen laguntzeko espazioa DUK-en kokatuta dago, garabi espezializatu batekin hornituta, eta dagoeneko martxan dago, bai abonatutako pertsonentzat, bai Derioko gainerako herritarrentzat. Aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen da 944 54 01 59 telefonoan​​​​

Derioko Udalak aurrera egiten jarraitzen du herritarren beharrei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzuak eta ekipamendu inklusiboak eskaintzeko konpromisoan. Ildo horretan, udal kiroldegiko aldageletako bat duela gutxi eraberritu da, eta espazio irisgarri, inklusibo eta eroso bilakatu da, bere burua garbitzeko eska dezaketen pertsonentzat pentsatua, DUKeko abonatuak izan edo ez. Udalak 46.125 euroko inbertsioa egin du bizilagunen eskaera honi erantzuteko, eta oztopo arkitektonikoak kentzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko duen borondatearekin bat dator.

Aldagela berri horrek oztopo arkitektonikoak ezabatzeaz gain, garabi espezializatu bat ere badu, funtsezko baliabidea mugikortasun urriko edo premia bereziko pertsonen autonomia eta erosotasuna errazteko. Aldagela erabiltzeko aldez aurretik hitzordurik behar ez den arren, kudeaketa hobea egiteko aldez aurretik harremanetan jartzea gomendatzen da, kiroldegiko telefonora deituz: 944 54 01 59.

Irisgarritasun-hobejuntza gehiago DUKen

Aldagela berritzeaz gain, udalerri inklusiboagoa eraikitzeko konpromisoan eta herritar guztiek udal instalazioez oztoporik gabe gozatu ahal izateko, kiroldegiko sarrera eta irteerako 4 ateen ordez ate automatikoak jarri dira, herritar guztiei eraikinerako sarbidea erraztuz. Guztira 30.875 euro bideratu dira jarduera horretara. Azkenik, DUKetik gertu dagoen kanpoko aparkalekuan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak ere egokitu dira.

Erlazionatutako albisteak

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Scroll to Top
Skip to content