Noticias

Valentziako Erkidegoari laguntza

ESTHER APRAIZ FERNANDEZ LA PEÑA andreak, Derioko Udaleko alkateak

JAKINARAZTEN DU​​​

1. Derioko Udalak, denboraleak Valentziako Erkidegoan eragindako kalte larriak ikusita, laguntzeko 6.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du.​​​

2. Gurekin batera laguntza eman nahi duten pertsona guztiek ekarpen ekonomiko bat egin ahal izango dute udalak ireki duen kontu-zenbaki batean. ​​​

Hauxe da dohaintzak egiteko kontu-zenbakia: ES07 2095 0126 2091 24625759​​​

​​​Herritarrei eskatzen dizuegu, ahal dela, transferentziak online egin ditzazuen.

Dohaintza aurrez aurre egin behar dutenek 08:30etik 10:30era joan ahal izango dira Kutxabanken bulegora. Bestalde, 65 urtetik gorako pertsonak jendeari arreta emateko edozein ordutegitan joan ahal izango dira.​​​

3. Halaber, Valentziako Generalitateak web-orri bat jarri du laguntzeko prest dauden herritarren esku, https://somsolidaritat.gva.es, laguntza materiala modu ordenatuan bideratzeko, kaltetutako toki-entitateen beharren eta eskaeren arabera.​​​

​​​Derioko herritarrei dei egiten dizuegu luze joko duen kausa solidario honetako lehenengo fase honetan gehien behar dutenei laguntzeko.

​​​Derion, 2024ko azaroaren 6an.

ALKATEA​​​

Erlazionatutako albisteak

Zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan (azken eguna maiatzaren 22an), aurrez aurre edota telefono bidez (944 659 714) Datorren maiatzaren 28an, Deriok Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Nortasun Agiria […]

Duela urtebete inguru Udalak bultzatutako Administrazio Elektronikoak emaitzak ematen hasi da: azken urtean erregistratutako 7.459 sarreretatik 3.833 (% 51,4) online egin dira, eta Gertuan zerbitzuaren bidez, aurrez aurreko 3.626 arreta […]

Udalaren aurrekontua aurtengoa baino % 4,19 handiagoa izango da 2026an (+518.181 euro), eta finantza-egonkortasunarekiko eta derioztarren ongizatearekiko konpromisoa dute ardatz. Udal gobernuak oposizioko taldeek aurkeztutako 21 zuzenketetatik 14 onartu ditu […]

Deriok ongietorri ofiziala egingo die Gabonei azaroaren 29an, Gabonetako argiak piztuz, ohitura den bezala. Herritar guztiei irekitako ekitaldiak herriko kaleak jai giroz beteko ditu. Ospakizuna 18:00etan hasiko da, haur eta […]

Scroll to Top
Skip to content