Derioko Udalak 2025eko udako denboraldian udal igerilekuetako taberna-modulua alokatzeko kontratua esleitzeko lizitazio-prozesua ireki du. Interesa duten pertsonek maiatzaren 27ra (12:00) arteko epea dute zerbitzua kudeatzeko lehiaketa publiko honetan proposamenak aurkezteko.
Gutxieneko kanona 562,30 eurokoa da (BEZa barne), eta esleipen-irizpide bakarra ekonomikoa izango da: kanon handiena eskaintzen duenak puntuaziorik altuena lortuko du. Errentamendu-kontratuaren epea denboraldi batekoa izango da, udako igerilekuak 2025eko ekainaren 7an irekitzen direnetik 2025eko irailaren 7an ixten diren arte. Kontratua beste denboraldi baterako luzatu ahal izango da 2026an, antzeko iraupenarekin, eta datak udalarekin adostuko dira.
Eskaintzak aurkezteko informazio, betekizun eta gainerako baldintza guztiak Eusko Jaurlaritzaren Kontratatzailearen Profilean daude eskuragarri.
Baldintzak kontsultatu eta proposamenak aurkezteko sartu hemen.