Noticias

Zabalik da Derioko IV. Kirol Galarako hautagaiak aurkezteko epea

Dagoeneko zabalik da herritarrek Derioko IV. Kirol Galan aitortuak izatea nahi dituzten hautagaiak proposatzeko epea. 2024an herriko kirolarien, kluben eta kirol-elkarteen lorpenak eta ahaleginak aitortzea helburu duen ekitaldi hau urtarrilaren 17an ospatuko da, 19:30ean, Kultur Birikan.

Herritarrek abenduaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak. Udalak herritar guztiei luzatzen die parte hartzeko gonbitea, beren dedikazio eta merezimenduekin Derioko kirol-panorama aberasten lagundu duten pertsona eta taldeen lana balioan jartzeko. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

Hautagaitzak bidaltzeko, formulario hau bete behar da: https://labur.e​us/UTN29

Eskerrik asko parte hartzeagatik

Erlazionatutako albisteak

📍 Lekua: Kultur Birika Derio 📅 Data: 2026/10/16 🕒 Ordua: 19:15

Urriak 18 8:30ean frontoi atzekaldean Izena emateko sakatu hemen: https://forms.gle/TosUo5QihTB5VUKj8 Izena emateko azken eguna: urriak 13

Scroll to Top
Skip to content