Noticias

Zabalik dago Aldekone Goikoako alokairu eskuragarriko 88 etxebizitzen sustapenean izena emateko epea

  • Interesa duten pertsonek 2026ko ekainaren 1etik 29ra bitartean eman ahal izango dute izena Etxebideren bidez, bi egunak barne: https://labur.eus/mvrk8ahy
  • Sustapen honek etxebizitzarako sarbidea errazteko eta udalerrian errotzea bultzatzeko Udalaren apustua indartzen du.

Gaurtik eta ekainaren 29ra arte zabalik egongo da Aldekone Goikoan eraikitzen ari diren alokairu eskuragarriko babes ofizialeko 88 etxebizitzen sustapenean parte hartzeko izena emateko epea. Sustapena Jardinetxe Plazako 4, 5, 6 eta 7 zenbakietan dago kokatuta. Interesa duten pertsonek Etxebideren bidez egin beharko dute izen-ematea, eta esleipen-prozesuan parte hartzeko ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Eskainitako etxebizitzetatik 24 logela bakarrekoak dira eta 64 bi logelakoak; horietatik lau egokituta daude. Etxebizitza guztiek aparkaleku plaza bat eta trasteleku bat izango dituzte lotutako eranskin banaezin gisa, eta horien kostua hileko errentan sartuta egongo da. Aurreikusitako errentak hilean 520 eta 609 euro gordin artekoak izango dira logela bakarreko etxebizitzetan, eta 737 eta 940 euro gordin artekoak bi logelakoetan. Zenbateko horietan komunitate-gastuak eta zergak barne daude. Erosteko aukerarik ez da izango.

Sartzeko baldintzak

Sartzeko baldintzen artean daude Etxebiden alokairuko etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda egotea, sustapenerako ezarritako diru-sarreren mugak betetzea, etxebizitzarik ez edukitzea jabetzan eta gehienez lau kideko bizikidetza-unitate bateko kide izatea. Era berean, eskabidearen titularretako batek gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko du etenik gabe iragarkia argitaratu aurreko hiru urteetan. Sustapenari buruzko informazio guztia Etxebideren webgunean dago eskuragarri.

Udalaren apustua etxebizitzaren alde

Epe honen irekierak beste urrats bat dakar Udalak etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzeko eta herritarren kezka nagusietako bati erantzuteko bultzatzen duen estrategian. Helburua da pertsona gehiagok Derion euren bizi-proiektua garatzeko aukera izatea, bereziki emantzipatu nahi duten gazteek eta merkatu librean etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten familiek.

“Etxebizitza gure herritarren kezka nagusietako bat da, eta horregatik lanean jarraitzen dugu gure udalerrian etxebizitza duin eta eskuragarri baterako sarbidea erraztuko duten ekimenak sustatzen”, adierazi du Derioko alkate Esther Apraizek.

Alkateak nabarmendu duenez, “Derion etorkizuna eraiki nahi duten pertsonek horretarako benetako aukerak izatea nahi dugu. Alokairu eskuragarriaren alde egitea herritarren ongizatearen, errotzearen eta sozialki kohesionatutako udalerri baten alde egitea da”

Erlazionatutako albisteak

Udalbatzak aho batez onartu du bizitegi-soluzio jasangarriekiko udal-konpromisoa indartzen duen mozioa, HAPO berriarekin eta Eusko Jaurlaritzaren hurrengo malgutze arautzaileekin bat datorrena. Derioko Udalak aho batez onartu du, uztailaren 22an egindako […]

Derioko Udalak plataforma digital eta interaktibo berritzaile bat jarri du abian, derioztar guztiei beren etxebizitzen potentzial fotovoltaikoari buruzko informazio pertsonalizatua eskaintzeko. Derio, 2025 maiatzaren 27an. Adimen artifizialean eta analisi energetikoan […]

Etxebizitza hauek errenta mugatuak izango dituzte, merkatuko preziotik behera. Orientazio gisa, alokairuaren batez besteko prezioa merkatu libreko alokairuaren prezioaren % 75 ingurukoa izango da Derioko udalerrian eta 21.000 eta 39.000 […]

​​​Udalbatzak aho batez onartutako kontratu-aldaketak, alde batetik, eraiki beharreko etxebizitzen kopurua handitzea dakar, aurreikusitako 72 etxebizitzetatik 88 etxebizitzetara igaroz. Eta, bestetik, aldaketa horri esker babes publikoko etxebizitza horiek alokairu sozialeko […]

Scroll to Top
Skip to content