Noticias

Zaindu zure emozioak, zaindu zure burua

Zuretzako tarte bat. Zure ongizaterako espazio bat. Emozioak gure egunerokoan daude… Baina noiz gelditu zinen azken aldiz horiek entzuteko?

Gonbidatuta zaude ongizate emozionala entrenatzeko Derioko tailerrera.

Emakumeentzako espazio segurua, non:

  • Zure paisaia emozionala hobeto ezagutuko duzun
  • Estresa kudeatzeko tresna praktikoak ikasiko dituzun
  • Autokritika barne-ahots atseginagoa bihurtuko duzun
  • Zeure burua zaintzeko plan berezia diseinatuko duzun

🗓 Martxoak 2, 9, 16 eta 23

⏰ 18:30 – 20:30

📍 Kultur Birika (Derio)

🗣 Gazteleraz

👭 18 urtetik gorako emakumeentzat.

📩 Izena eman otsailaren 26a baino lehen: berdintasuna@txorierri.eus

📱 688 654 649

Zaindu zure emozioak. Zaindu zeure burua.

Erlazionatutako albisteak

Datorren irailaren 24an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Birikan emango da «Osasuna eta pantailak haurtzaroan: jakin behar duguna» izeneko hitzaldia. 12 urtetik beherako haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Mirene Beriain pediatrak eta […]

Osakidetzak elikadura osasungarriaren gakoak ekarriko ditu Deriora. Datorren irailaren 22an, asteartean, 11:00etatik 12:30era, Txorierriko Mankomunitateak antolatutako jarduera egingo da Derioko merkatuan, Uribe parkean, Osakidetzaren eskutik. Herritar guztiak daude gonbidatuta Osakidetzaren […]

Goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igerilekuan bertan STAND bat jarriko dute. 12etan Derio Kirolak antolatuta AQUAGYM saio bat aukeran egongo da.

Profesionalak ez diren zaintzaileei eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen senideei zuzendutako hitzaldia. Zaintzearen inguruan galerak daukan eragina aztertuz eta ulertuz. Ekainak 9 10:30 – 12:30 Kultur Birika, Derio

Scroll to Top
Skip to content