Udal ogasuna

Zerga egutegia

Derioko Udalak zergadunaren egutegi bat egiten du, non udal zergak eta tasak ordaintzeko epeari buruzko informazio guztia jasotzen den.

Orokorrean, hauek izango dira aldian behingo diru-sarrerak ordaintzeko epeak:

TributuaOrdainketa epeaHelbidera tze eska tu dutenei, data honetik kontutik pasako zaie
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga-TMIZApirilaren 14tik ekainaren 27raMaiatzaren 20an
Aisialdiko ORTUAK erabiltzeagatiko tasaMaiatzaren 12tik uztailaren 24raEkainaren 13an
MERKATU TXIKIAN postuak jartzeagatiko tasaMaiatzaren 12tik uztailaren 24raEkainaren 13an
MAHAI ETA AULKIEKIN tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatiko tasaMaiatzaren 12tik uztailaren 24raEkainaren 13an
ESPALOIEN BIDEZKO IBILGAILUEN SARRERAK ezartzearen bidez tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik ordaindu beharreko tasa2024 Urtea: Otsailaren 14tik apirilaren 15era2024 Urtea: Martxoaren 21ean
2025 Urtea: Irailaren 15etik azaroaren 21era2025 Urtea: Urriaren 15an

Ezarritako egunak baliogabeak badira, atzeratu egingo dira hurrengo lehen baliodun egunera.

Zergak

Tasak

Tasak, ondasun edo baliabide publiko baten erabilera egiteagatik ordaintzen dira. Zergarekin duen desberdintasun nagusia da, tasa bat ordaintzen denean, administrazioaren partetik zerbitzu bat jasotzen dela edo baliabide publiko baten erabilera baimentzen dela.

  1. artikulua. (Abenduaren 16ko 9/2005 FORU-ARAUA, Toki Ogasunei buruzkoa)

Toki erakundeek, foru arau honetan ezarritakoaren arabera, tasak ezarri ahal izango dituzte tokiko herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, edota zergapekoei dagozkien edo haientzat eragin nahiz onura berezia dakarten zerbitzu edo jarduerak zuzenbide publikoko araubidean egiteagatik, baldin eta zerbitzu edo jarduera horiek ez badira zergapekoek beraiek borondatez eskatu edo jasotakoak, edota sektore pribatuak halako zerbitzu edo jarduerarik egiten ez badu.

Ondasun edo baliabide publikoaren erabilera egin edo udalak egindako zerbitzu edo jardueraren baten onuradun diren pertsonek ordaindu behar dituzte.

Udalak Ordenantza Fiskalean jasotzen ditu tasaren zenbatekoak. Horretarako, tasa bakoitzaren izaera aintzat hartuko du eta dagokion zerbitzu edo prestazioa ezartzeko azterketa ekonomiko eta tekniko espezifikoak egingo ditu.

Hauek dira Derioko Udalak, bi multzo nagusi osatuz, Ordenantza fiskalean jasota dituen

Zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea:
Udal jabetza publikoa okupatzeko tasak:

Indarrean dauden tasei buruzko araudi osoa “Ordenanza Fiskalak” atalean kontsulta dezakezu.

Prezio publikoak

Prezio publikoak, herritarrek zerbitzu jakin batzuk jasotzearen ondorioz ordaintzen dituzten zenbatekoak dira. Ez dute tributu izaerarik eta tasaren aldean, jasotzen den zerbitzu hori aukerazkoa da, hau da, ez dira ezinbestean jasotzen diren zerbitzuak eta herritarrak erabakitzen du zerbitzu hauen erabilera egin edo ez. Adibidez, piszinara joatea, Ludogazte antolatutako irteera bat joatea, Gurea Aretoan sarrera bat erostea, etab. Hauek dira prezio publikoen ezaugarrietako batzuk:

    • Zuzenbide publikoko diru-sarrerak dira, baina ez dute tributu izaerarik.
    • Zerbitzua jasotzea erabat borondatezkoa da.
    • Bizitzarako jarduera osagarriak eskaintzen dituzten zerbitzuak dira, ez dira oinarrizkoak bizitzarako.
    • Zerbitzu horiek berak, sektore pribatuak ere eskaini ditzake.

Hona hemen, Udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jardueretarako onartutako prezio publikoak:

Indarrean dauden prezio publikoei buruzko araudi osoa kontsulta dezakezu “Ordenantza Fiskalak” atalean.

Diruzaintza

Udal Diruzaintza Udalaren finantza-baliabide guztiek osatzen dute, dirua, baloreak zein erakundearen kredituak, aurrekontu eragiketen ziozkoak nola aurrekontuz kanpokoen ziozkoak.

Eginkizun hauek ditu:

1.- Udalaren funts, balore eta efektuen erabilera eta zaintza, honako hauek barne direla:

    • Udalaren ordainketak eta kobrantzak zentralizatzea eta kontabilizatzea, eta diru-fluxuak kudeatzea.
    • Udalean esleitu beharreko bermeak zaintzea, itzultzea eta, hala badagokio, betearaztea. 
    • Finantza-erakundeekiko harremanak. 
    • Zerga Agentziarekiko eta beste administrazio publiko batzuekiko harremanak. 
    • Diruzaintzako aurrekontua osatzea eta soberakinak edo, hala badagokio,zorpetze-eragiketak kudeatzea. 
    • Administrazio-aginduak betetzea.
    • Hartzekodunei eta hornitzaileei arreta eskaintzea, udal-betebeharrak garaiz betetzeko.

2.- Dirubilketa zerbitzua, honako hauek barne hartzen dituena:

    • Diru-bilketako prozedura bultzatu eta zuzentzea, bai borondatezko aldian, bai betearazpen-aldian, premiamendu-prozeduraren bidez, besteak beste, honako espediente hauek izapidetuz: geroratzeak/zatikapenak, konpentsazioak, bidegabeko diru-sarreren itzulketa, hartzekodunen konkurtsoen jarraipena, erantzukizun-deribazioak, diru-bilketa kudeatzeko egintzen aurkako errekurtsoak.
    • Beste administrazio publiko batzuekiko eta agente laguntzaileekiko harremanak, kobrantza-prozedurak hobetzeko. 
    • Herritarrei arreta ematea ordainketa-betebeharrak betetzeko.
Preguntas frecuentes
  1. Zer alde dago geroratzearen eta zatikatzearen artean?

Zatikapena: Udalarekin egindako ordainketa-akordio bat da, tributuen ordainketa hileko kuotetan banatzea ahalbidetzen duena:

        • Hileko kuota konstanteen bidez egingo da. Kuota horiek zorraren zenbatekoaren eta zatikatzeko epe-kopuruaren arabera kalkulatzen dira.
        • Helbideratutako zatikapenen kuotak adierazitako banku-kontuan zordunduko dira, hil bakoitzeko 25eko 10ean, eskabidean adierazi behar duen interesdunaren aukeran.

Atzerapena: Udalarekin egindako ordainketa-akordio bat da, zorraren ordainketa osoa epe bakar batean atzeratzea ahalbidetzen duena.

Orokorrean, ez dira gerorapenik ez zatikapenik emango baldin eta zorraren tronkoa 150€ baino gutxiagoa bada.

Zatikien zenbateko txikiena 30 €-koa izango da

Udalak eskaera bakoitza aztertu ondoren, geroratzeko edo zatikatzeko emango duen epea ez da luzatuko. Nola nahi ere, honako hauek hartuko dira irizpide orokortzat:

        1. 150 eta 3.000 euroren artean………………………………………………….6 hilabete
        2. 3001 eta 12.000 euroren artean…………………………………………….12 hilabete
        3. 12.001 eta 24.000 euroren artean………………………………………..18 hilabete
        4. 24.001 eurotik gora……………………………………………………………..24 hilabete

Zatikatze eta geroratze akordioek berandutze-interesak sortzen dituzte, borondatezko aldia amaitzen denetik, zatikatzeak edo geroratzeak irauten duen bitartean.

  1. Noiz eska daiteke geroratzea/zatikatzea?

Zerga-zorrak zein izaera publikoko gainerakoak zatikatu edo geroratu daitezke, bai borondatez ordaintzeko aldian, bai betearazte-aldian. Horretarako, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

        • Ez da berandutze-interesik eskatuko,borondatezko epean eskatu diren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko akordioetan, baldin eta aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zorrei buruzkoak badira (likidazioetarako ez da hau aplikatzen) eta horien ordainketa osoa sortzapenaren ekitaldi berean egiten bada.
        • Zorra betearazpen-bidean dagoenean ere, zatikatzea edo geroratzea edozein unetan eska daiteke, betiere enbargatutako ondasunak besterendu direla jakinarazi aurretik. Hori bai, zorra betearazpen bidean dagoenean, derrigorrez egoeran honetan dagoen zor osoagatik egin beharko da eskaria.
  1. Zein agiri aurkeztu behar ditut?

Ordainketaren zatikatzea edo geroratzea eskatzeko, eskaera-orria bete beharko da, Derioko Udaleko Diruzaintzari zuzenduta, eta honako hauek jasoko dira, besteak beste:

        • Geroratu edo zatikatzeko eskatzen den zorra.
        • Eskatzen diren geroratze- edo zatikatze-epeak eta baldintzak,
        • Eskaeraren zergatiak.
        • Eskainiko den bermea, kasua badagokio.
        • Eskainiko den bankuan helbideratzeko agindua, kontu zenbakia adieraziz.
        • Eskaera aurkeztu den lekua, data eta eskatzailearen sinadura

Derioko Udaleko Diruzaintzak eskatzaileari eskatu ahal izango dio, eskabideko akatsak zuzentzeko edo aurkeztu ez diren agiriak aurkezteko. Errekerimenduari erantzun ezean, eskabidea aurkeztu ez dela ulertuko da.

  1. Bi zor dauzkat Udalean ordaintzeke. Eska al dezaket geroratzea/zatikatzea horietako batengatik bakarrik?

Bai, bi zorrak borondatez ordaintzeko aldian badaude.

  1. Nola egiten da geroratutako/zatikatutako zorraren ordainketa?

Behin ebazpen bidez geroratzea/zatikatzea onartuta, hauek banku-helbideratzearen bidez soilik ordaindu ahalko dira, eskarian izendatutako kontu korrontean. Karguak eskatzaileak aukeratutako egunean egingo dira, hau da, hilaren 10ean edo hilaren 25ean.

  1. Nola eska dezaket zorra geroratzea/zatikatzea?

Derioko Udalaren egoitza elektronikoan aurkez dezakezu eskabidea, baliozko ziurtagiri elektroniko batekin, esteka honen bidez: https://derio.egoitzaelektronikoa.eus/.

Eskaria aurrez-aurre ere aurkez dezakezu. Derioko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu behar dira, Herriko Plaza 3 zenbakian edo bestela 39/2015 Legeak bere 16.4 artikuluan eskaintzen dituen aukerak erabili daitezke eskari horiek aurkezteko.

  1. Geroratzea/zatikatzea, ezarritako amaiera dataren aurretik kitatu al dezaket?

Amaiera data baino lehen, edozein unetan kitatu ahal izango duzu geroratzea/zatikatzea, ordaintzeko falta diren zatiak ordainduta.

  1. Zer gertatzen da geroratzea/zatikatzea bete ezean?
    • Borondatezko aldian eskatu bada:
      1. Geroratzeetan, premiamendu-prozedura hasiko da geroratutako zorragatik eta sortutako interesengatik.
      2. Zatikatzeetan, epemugan ordaindu gabe geratutako epe bat baino gehiago egonez gero, ordaintzeke dauden zatiki guztiak iraungitzat joko dira eta geroratzeen kasuan bezala jokatuko da.
    • Betearazpen-aldian eskatu bada, geroratzeko/zatikatzeko espedientea ezereztuko da, eta zorra kobratzeko prozedura hasi edo jarraituko da.
  1. Zor bat geroratu/zatikatuz gero, berandutze-interesak ordaindu behar al ditut?

Bai. Sortzapenaren unean legez indarrean dagoena izango da, epe osorako aplikatuko den berandutze-interesa.

  1. Bermerik eman behar al dut?

Zorraren zenbatekoaren arabera. Bermea jarri behar da zatikatzeak edo geroratzeak 10.000 €-tik gorakoak badira, edo 20.000 €-tik gorakoak 36 hilabete baino gehiagokoak ez badira.

  1. Aurtengo Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaindu behar dut, eta Udalak iaz ordaindu nuen Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) zati bat itzuli behar dit. Zer egin behar dut Udalak zor dizkidan eta zor dizkidan zenbatekoak konpentsa ditzan

Kredituen konpentsazioa gauzatu ahal izango da, baldin eta zor biak mugaeguneratuak, likidoak eta galdagarriak badira.

Zorra borondatezko aldian badago, interesdunak eskatu behar du.

  1. Udalak zenbait faktura ordaindu behar dizkit eta premiamendu-espediente batean dudan zerga jakin bategatiko zor batekin konpentsatu ditu. Posible da ofizioz egitea interesdunaren eskakizuna barik?

Zorra betearazpen-aldian baldin badago, ofizioz konpentsatuko da zordunaren alde aitortutako kredituekin, aldez aurretik interesdunari entzun beharrik gabe. Erabakiak zorra azkendu dela adieraziko du eta interesdunari jakinaraziko zaio.

  1. Zer zor helbideratu daitezke?

Errolda bidez kudeatu eta urtero eskatzen diren zor guztiak helbideratu daitezke:

        • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).
        • Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ).
        • Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga (EJZ).
        • Autoen pasabideen tasa (Vados).
        • Zabor batzea eta estolderia zerbitzuaren tasa.
        • Kultur Birikan garajeak erabiltzeagatiko tasa
        • Auto-taxi garraio zerbitzua.
        • Aisialdiko ortuak erabiltzeagatiko tasa
        • Mahaiekin eta aulkiekin jabari publikoa okupatzeagatiko tasa.
        • Azoka txikiko postuen tasa

Likidazioei dagokienez, hala eska daiteke, baina eskatutako likidazioetarako bakarrik, eta ezin da, oro har, pertsona fisiko edo juridiko baten tributuetara hedatu. Ezin da betearazte-aldiko zorretarako erabili.

  1. Helbideratu al dezaket edozein banketxetan?

Bai, kolaboratzaileak izan ala ez izan.

  1. Non aurkeztu behar dut helbideratze-agiria?

Udal Dirubilketa sailera bideratu behar da eskaria, zuzenean https://derio.egoitzaelektronikoa.eus/ egoitza elektronikoaren bidez, aurrez-aurre Derioko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ)aurkeztuta, Herriko Plaza 3 zenbakian edo bestela 39/2015 Legeak bere 16.4 artikuluan eskaintzen dituen aukerak erabilita.

Helbideratze-agindua ordainagiriaren titularrak berak baimendu behar du, eta kontuaren titularra pertsona desberdina den kasuetan, honek ere espresuki baimendu beharko du. Edozein kasutan, kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Aginduak epealdi horretan balioa izan dezan, banku-datuak helbideratzeko edo aldatzeko eskariak, kargua hartu baino 15 egun lehenago egin beharko dira gutxienez. Bestela, hurrengo aldian izango du balioa.

  1. Noiz kobratuko dira helbideratutako ordainagiriak?

Kontuko karguak egiteko datak indarrean dauden ordenantza fiskaletan ezartzen dira, eta zerga egutegian kontsulta ditzakete.

  1. Zor bat ordaintzeko eska dezake Udalak aldez aurretik interesdunak haren zenbatekoa erreklamatzeko jakinarazpena jaso ez badu?

Aldizka kobratzeko zergetan, besteak beste: Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), Zaborra eta Estolderiaren tasetan, Autotaxin, Pasabide tasetan, etab. ez da nahitaezkoa zorra banaka jakinaraztea. Beraz, ordainagiriak helbideratzea gomendatzen da.

Aldizkakoak ez diren zergetan Udalak likidazioa egingo du eta interesdunari jakinaraziko dio. Ezin bada zuzenean egin, interesduna ez dagoelako edo ezezaguna delako, jakinarazpena agerraldi bidez egingo da, BAOn zitazioa egin ondoren. Iragarkiak hilaren 5ean eta 20an argitaratuko dira. Ez aurkezteak edo epez kanpo aurkezteak zehapenak edo errekarguak aplikatzea ekar dezake.

  1. Nola ordaindu ditzaket nire zergak?

Ikus atala: Ordainketa moduak.

  1. Posible da zor bat telematikoki ordaintzea finantza-erakunde batera jo beharrean?

Bai, posible da. Ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe, edozein ordainagiri, likidazio, autolikidazio edo isun ordain dezakezu, baldin eta Derioko Udalak isuritako agiria badaukazu. Agiririk ez baduzu, eta zorra borondatezko aldian badago, Dirubilketa Arloan eska dezakezu.

Zorra betearazpen-aldian badago, Dirubilketa Arlora jo dezakezu.

  1. Zor baten premiamendu-probidentzia jakiarazi didate eta ez nago ados, zer egin behar dut?

Berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu Udal Diruzaintzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

  1. Errekargua ordaindu behar dut borondatezko epean ordainagiria etxere iritsi ez bazait?

Bai. Aldizkako kobrantza-ordainagiriak modu kolektiboan jakinarazten dira, ediktuak argitaratuz; ez da nahitaezkoa banaka jakinaraztea. Hala ere, ordainketa errazteko, Udalak ordainagiria bidaltzen die zergadunei posta arruntaren bidez. Etxebizitza horretan ez jasotzeak ez du esan nahi ez dituzula borondatez ordaindu beharko. Epe hori igaro eta zorrik ordaindu ez baduzu, betearazpen-aldiko errekarguak eskatuko zaizkizu, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 28. artikuluaren arabera.

  1. Banketxeak abisu bat eman dit, Durangoko Udalarekin izandako zor batengatik, kontu bat atxiki didala esanez, baina ez dut gogoratzen ezer egiteke dudala. Nora joan  behar dut?

Udaleko diru-bilketarekin harremanetan jar zaitezke:

        • Aurrez aurre: Herriko Plaza 3, Derio, Bizkaia (48160). astelehen eta asteazkenetan, 8:30etik 15:00etara
        • Korreo electronikoa
        • Telefonoa: 94 642 10 41
  1. Zor baten premiamendu-probidentzia jakinarazi didate eta ez nago ados. Zer egin behar dut?

Berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu udal diruzaintzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Premiamenduari aurka egiteko arrazoiak tasatuak eta mugatuak dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren  171.3 artikuluan jasotakoak baino ez baitira:

        1. Zorra oso-osorik azkentzea edo Zerga Administrazioak ordainketa eskatzeko duen ahala preskribitzea.
        2. Gerorapena, zatikatzea edo konpentsazioa eskatzea borondatezko aldian, eta bilketaprozedura eten dezaketen beste arrazoi batzuk.
        3. Likidazioa ez jakinaraztea.
        4. Likidazioa deuseztatzea.
        5. Zorduna edo premiamendupeko zorra identifikatzea galarazten duen oker edo omisioren bat egotea premiamendu-probidentziaren edukian.
  1. Premiamendu-probidentziaren aurka errekurtsoa jartzen bada, prozedura eten egiten da?

Ez, errekurtsoa jartzea soilik ez du premiamendu-prozedura eteten, zorra bermatzen ez den bitartean. Hala ere, Udalak akats material edo egitatezko bat dagoela ikusten badu, prozedura ofizioz etengo da

Derioko Udalak bidaltzen dituen ordainagirien ordainketa egiteko bide hauek baliatu ditzakezu:

  • Helbideraketa bidezZerga hau ez baduzu inoiz helbideratu, aurrez, berau helbideratzeko agindua eman beharko duzu HAZ-en edo Egoitza elektronikoan. https://derio.egoitzaelektronikoa.eus.
  • Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra edo Banco Sabadell, ordain-gutun bat aurkeztuta. Ordain-gutun hauek, HAZ-en  eskuratu ahalko dituzu. 
  • On-line, Derioko Udalaren egoitza elektronikoan. Joan https://derio.egoitzaelektronikoa.eus helbidera eta “Zergak Ordaintzea” atalean, aukeratu “Nire ordainketa”. 
  • On-line, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiliz. Joan https://www.euskadi.eus/ helbidera eta aukeratu “Nire ordainketa on-line”.
  • 150€-tik gorako zorretan, zatikatzea eskatzeko aukera dago. Horretarako, dagokion eskaria egin beharko duzu HAZ-en edo Egoitza elektronikoan. 

Aurrekontuak

Scroll to Top
Skip to content