Diruzaintza
Hasiera » Zure Udala » Udal ogasuna » Diruzaintza
Zerga egutegia
Derioko Udalak zergadunaren egutegi bat egiten du, non udal zergak eta tasak ordaintzeko epeari buruzko informazio guztia jasotzen den.
Orokorrean, hauek izango dira aldian behingo diru-sarrerak ordaintzeko epeak:
Tributua | Ordainketa epea | Helbidera tze eska tu dutenei, data honetik kontutik pasako zaie |
---|---|---|
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga-TMIZ | Apirilaren 14tik ekainaren 27ra | Maiatzaren 20an |
Aisialdiko ORTUAK erabiltzeagatiko tasa | Maiatzaren 12tik uztailaren 24ra | Ekainaren 13an |
MERKATU TXIKIAN postuak jartzeagatiko tasa | Maiatzaren 12tik uztailaren 24ra | Ekainaren 13an |
MAHAI ETA AULKIEKIN tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatiko tasa | Maiatzaren 12tik uztailaren 24ra | Ekainaren 13an |
ESPALOIEN BIDEZKO IBILGAILUEN SARRERAK ezartzearen bidez tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik ordaindu beharreko tasa | 2024 Urtea: Otsailaren 14tik apirilaren 15era | 2024 Urtea: Martxoaren 21ean |
2025 Urtea: Irailaren 15etik azaroaren 21era | 2025 Urtea: Urriaren 15an | |
Higiezinen gaineko Zerga | Ordainketa epea | |
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga | Ordainketa epea |
Ezarritako egunak baliogabeak badira, atzeratu egingo dira hurrengo lehen baliodun egunera.
Zergak
TMIZ - Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ), bide publikotik zirkulatzen duten trakzio mekanikodun ibilgailuen jabetza zergapetzen du, mota eta kategoria edozein delarik ere. Erregistro publikoan matrikulatuta eta altan dauden ibilgailuek, zein matrikula turistikoa eta aldi baterako baimena dutenek ordaindu behar dute.
Zirkulazio baimenean bizilekutzat ageri den udalerrian ordaintzen da zerga. Urtero kobratzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator. Titular gisa ageri den pertsonari eskatzen zaio ordaintzeko, ibilgailuak urtarrilaren 1ean dituen ezaugarriak kontuan hartuz, alta ematen denean izan ezik, orduan egun horretatik aurrerako ehunekoa kalkulatzen baita.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
- Ordainketa epea: Apirilaren 14tik ekainaren 27ra.
- Ordainketa helbideratua: Helbideratzea agindua emana dutenei maiatzaren 20an kobratuko zaie kontutik.
Informazio gehigarria Zerga Egutegian.
ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?
Ibilgailuen zerga dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa, ibilgailu motaren eta haren ezaugarrien araberakoa da eta jarraian duzun taulan jasotzen da:
Turismoak
8 h.p. fiskaletik behera | 32,73 € |
8 eta 11,99 h.p fiskalen artean | 79,62 € |
12 eta 13,99 h.p fiskalen artean | 131,76 € |
14 eta 15,99 h.p fiskalen artean | 156,94 € |
16 eta 19,99 h.p. fiskalen artean | 188,86 € |
20 h.p fiskaletik gora | 212,34 € |
Autobusak
21 jarlekutik behera | 175,33 € |
21 eta 50 jarleku-artean | 249,69 € |
50 jarlekutik gora | 312,13 € |
Kamioiak
1.000 kg-ko karga erabilgarri baino gutxiago | 88,99 € |
1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria | 175,33 € |
3.000kg-tik gorako karga erabilgarria 9.999 kg arte | 249,69 € |
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria | 312,13 € |
Traktoreak
16 h.p. fiskaletik behera | 37,19 € |
16 eta 25 h.p fiskalen artean | 58,45 € |
25 h.p. fiskaletatik gora | 167,51 € |
Trakzio mekanikozko ibilgailuek arrastan daramatzaten atoiak eta erdi-atoiak
1.000 kg baino gutxiagoko karga erabilgarria. | 37,19 € |
1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria. | 58,45 € |
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria. | 175,33 € |
Beste ibilgailu batzuk
Ziklomotorrak | 9,29 € |
125 c.c. arteko motozikletak | 9,29 € |
125 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 250 c.c arte. | 15,94 € |
250 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 500 c.c arte. | 31,88 € |
500 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 1000 c.c arte. | 63,76 € |
1000 c.c. baino gehiagoko motozikletak. | 127,50 € |
OHZ - Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ), “kontribuzio” izenez ere ezagutzen duguna, ondasun higiezin baten jabegoa, edo horren gaineko eskubide errealak zergapetzen ditu. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.
Zerga hau, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen da eta egun horretan ondasunaren jabea edo eskubide errealaren titular den pertsonari ezartzen zaio. Egun horren ondoren gertatzen diren aldaketek, ondasunaren titularitatean zein ezaugarrietan, hurrengo zergaldian izango dute eragina, hau da, hurrengo urteko ordainagirian.
Zergaldia urte naturalarekin bat dator. Horrek esan nahi du zergapetutako aldian ondasunaren titularra aldatzen bada ere kuota EZ dela hainbanatzen edo zatitzen.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
- Ordainketa epea: Irailaren 1etik urriaren 10era.
- Ordainketa helbideratua: Helbideratzea agindua emana dutenei urriaren 10ean kobratuko zaie kontutik.
Informazio gehigarria Zerga Egutegian.
ZENBAT ORDAINDU BEHAR DA?
Zerga-oinarria bider karga-tasa egitetik ateratzen dena, izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota. Horrela kalkulatutako zerga-kuotari legez dagozkion hobariak kenduko zaizkio.
Kuota = (zerga oinarria x karga-tasa) – hobariak.
Urtarrilaren 1ean ondasunaren jabea edo eskubide errealaren titular den pertsonari ezartzen zaio urteko kuota.
Zerga oinarria
Guztizko katastro balioa da eta Bizkaiko Foru Aldundiak zehazten du urtero, katastroko erreferentzia bakoitzarentzat, balio ponentzian oinarrituta.
Zergaren karga-tasak
Nolanahi ere, ondorengo karga-tasak ezartzen dira hiri-erabileraren arabera berezituak, betiere, hiri-izaeradun ondasun higiezinen baloraziorako katastro-arauak ezartzen dituen erabilerak aintzat hartuta.
- Industria-erabilerarako (I) karga-tasa hauxe da: %0,4969.
- Merkataritza-erabilerarako (C) karga-tasa hauxe da: %0,4326.
Bizitegi-erabilerarako (V) karga-tasa %0,2381koa izango da
- Gainerako erabileretarako, bizitegi-erabilera (V) eta beste erabilera batzuk (Y) izan ezik, karga-tasa hauxe da: %0,3002.
Halaber, honako tipo hauek ezartzen dira hiri-izaeradun ondasun higiezinentzat, betiere, ondasun higiezinen baloraziorako katastro-arauak ezartzen dituen erabilerak aintzat hartuta. Erabilera bakoitzerako katastro-balioa ondorengo koadroan jasotzen da:
Ondasun higiezinek erabilera ezberdinak badituzte eraikigarritasun- edo menpekotasun nagusiaren erabilerari dagokion tipo ezarriko da.
Nekazaritza izaerako ondasun higiezinen gaineko zergaren karga-tasa %0,0621(e)an ezarriko da.
Lurralde historikoaren higiezinen foru-katastroaren 3/2016 Foru Arauaren aldi baterako xedapen bakarra aplikagarri zaien izaera berezidun ondasun higiezinei %0,8000 tasa-karga aplikatuko zaie.
EJZ - Ekonomia-jardueren gaineko zerga
Ekonomi Jardueren gaineko Zergak Derioko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Jarduerei berei ezartzen zaie zerga, areto jakin batean egiten ez badira ere, eta zergako tarifetan zehaztuta nahiz zehaztu gabe egon.
Bizkaiko Foru Aldundiak, EJZrako onetsitako tarifetan zehazten da zein jarduerari ezarri behar zaion zerga.
Subjektu pasibo guztiek aurkeztubeharra dute jardueraren hasiera, bukaera edo aldaketa adierazteko deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita badaude ere.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
- Ordainketa epea: Irailaren 1etik urriaren 10era.
- Ordainketa helbideratua: Helbideratzea agindua emana dutenei urriaren 10ean kobratuko zaie kontutik.
Informazio gehigarria Zerga Egutegian.
ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?
Zerga-kuota ezartzeko zergari dagozkion tarifak aplikatuko dira, zerga hau arautzen duen foru arauan eta berau osatzen eta garatzen duten xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta, kasuan kasu, foru arauetan eta ordenantza fiskaletan zein honako ordenantza honetan ezarritako koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatuz sortzen den emaitza.
EJZ zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira, 2.000.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena daukaten subjektu pasiboak. Nolanahi ere, ekonomia jarduera guztiek egon behar dute alta emanda aipatutako zergan.
HLBHZ - Hiriko Lursailen Balio-Hazkundearen gaineko Zerga ("Plusbalia edo gainbalioa")
Pertsona bat etxebizitza, lokal edo lursail baten jabe izan den bitartean, lurraren balioak izan duen gehikuntza zergapetzen du Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergak. Jabetza eskualdatzen denean (salerosketetan, jaraunspenetan, dohaintzetan) likidatzen da. Lehen arautzen zuen legedian gainbalioa zeritzon zerga horri.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
Jabetzaren eskualdatzea gauzatzen den unetik, 30 egun balioduneko epea dago Udal-administrazioari horren berri emateko, heriotzagatik egiten diren eskualdatzeetan izan ezik (jaraunspenak), horietan epea urtebetekoa izango baita. Epe horiek iraungita, Udaletxeak lau urte izango ditu subjektu pasiboari (hiritarrari) zerga hau eskatzeko.
Subjektu pasiboak (hiritarrak) zergaren likidazioaren jakinarazpena jasotzen duen unetik, 30 eguneko epea izango du ordainketa egin ahal izateko.
ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?
Bi modu daude HLBHZ zergaren kuota kalkulatzeko: metodo objektiboa eta metodo erreala.
Metodo objektiboa:
Administrazio Publikoak besterik adierazi ezean aplikatzen duen kalkulu-modua da. Hau da, kuota metodo erreala erabiliz kalkula dakizun nahi baduzu, espresuki eskatu beharko duzu.
HLBHZ zerga arautzen duen Ordenantzaren 7.1. artikuluan jasota dago.
Metodo objektiboa erabiliz kuota kalkulatzeko, zerga-oinarria, karga-tasa, eskualdatutako zatia eta jabetza-koefizientea biderkatu behar dira. Kalkulu honek 6 eurotik beherako emaitza ematen duenean, ez da likidazioa egin beharrik izango.
Zerga-kuota = Zerga-oinarria x karga-tasa x eskualdatutako zatia x jabetza-koefizientea
Zerga-oinarria = Lurraren katastro-balioa x sortze-koefizientea.
Karga-tasa: %12,68ko tasa bakarra ezartzen da ordenantzaren 10. artikuluan.
Lurraren katastro-balioa: Bizkaiko Katastro foralak ezartzen du.
Sortze-koefizientea: HLBHZ zerga arautzen duen Ordenantzaren 9.2. artikuluan jasotzen dira.
Metodo erreala:
Kalkulurako metodo hau aplikatzea nahi baduzu, espresuki eskatu beharko duzu.
HLBHZ zerga arautzen duen Ordenantzaren 7.2 artikuluan jasota dago.
Metodo erreala erabiliz kuota kalkulatzeko, zerga-oinarria, karga-tasa, eskualdatutako zatia eta jabetza-koefizientea biderkatu behar dira. Kalkulu honek 6 eurotik beherako emaitza ematen duenean, ez da likidazioa egin beharrik izango.
Zerga-kuota = Zerga-oinarria x karga-tasa x eskualdatutako zatia x jabetza-koefizientea
Zerga-oinarria = Salmenta-prezioaren eta erosketa-prezioaren arteko aldearen arabera kalkulatzen da
Karga-tasa: %12,68ko tasa bakarra ezartzen da ordenantzaren 10. artikuluan.
EIOZ - Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga
Derioko udalerrian eraikuntza, instalazio edo obraren bat egin behar denean, eta hori egiteko obra edo hirigintza lizentzia lortzea derrigorrezkoa bada, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) ordaindu beharra dago. Proiektuak handitu edo aldatuz gero, hasierako aurrekontuaren aldean kostuak izan duen hazkundea aitortu beharko da.
Lizentzia eskatu edo lana hasi ondoren, Udalak EIOZren behin-behineko likidazioa egiten du, aurreikusitako kostua aintzat hartuz. Lana bukatutakoan, zergaren behin betiko likidazioa egiten du, lanaren azken kostuaren arabera.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
Egindako lanen izaeraren arabera, zerga honen kitapenak bi bide posible izango ditu:
- Autolikidazio bidezko ordainketa: Hau momentuan ordaintzen da.
- Ebazpen bidezko kitapena: Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epea izango du ordaintzeko.
ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?
Zerga-oinarria bider zerga-tasa egitetik ateratzen dena izango da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuota. Horrela kalkulatutako zerga-kuotari legez dagozkion hobariak kenduko zaizkio.
- Kuota = zerga-oinarria x zerga tasa – hobariak
- Zerga-oinarria: Obraren egiazko eta benetako kostua da.
- Zerga tasa: % 5.
Tasak
Zer dira?
Tasak, ondasun edo baliabide publiko baten erabilera egiteagatik ordaintzen dira. Zergarekin duen desberdintasun nagusia da, tasa bat ordaintzen denean, administrazioaren partetik zerbitzu bat jasotzen dela edo baliabide publiko baten erabilera baimentzen dela.
- artikulua. (Abenduaren 16ko 9/2005 FORU-ARAUA, Toki Ogasunei buruzkoa)
Toki erakundeek, foru arau honetan ezarritakoaren arabera, tasak ezarri ahal izango dituzte tokiko herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, edota zergapekoei dagozkien edo haientzat eragin nahiz onura berezia dakarten zerbitzu edo jarduerak zuzenbide publikoko araubidean egiteagatik, baldin eta zerbitzu edo jarduera horiek ez badira zergapekoek beraiek borondatez eskatu edo jasotakoak, edota sektore pribatuak halako zerbitzu edo jarduerarik egiten ez badu.
Nork ordaindu behar ditu tasak?
Ondasun edo baliabide publikoaren erabilera egin edo udalak egindako zerbitzu edo jardueraren baten onuradun diren pertsonek ordaindu behar dituzte.
Nola kalkulatzen dira tasen zenbatekoak?
Udalak Ordenantza Fiskalean jasotzen ditu tasaren zenbatekoak. Horretarako, tasa bakoitzaren izaera aintzat hartuko du eta dagokion zerbitzu edo prestazioa ezartzeko azterketa ekonomiko eta tekniko espezifikoak egingo ditu.
Hauek dira Derioko Udalak, bi multzo nagusi osatuz, Ordenantza fiskalean jasota dituen
Zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea:
- Administrazio-dokumentuak igortzeagatiko tasa
- Udal-hilerrian zerbitzuak emateagatiko tasa
- Auto-taxi eta alokatzeko gainerako ibilgailuen administrazio-lizentziak eta -baimenak emateagatiko tasa
- Urbanistiko zerbitzuen tasak
- Jarduerak, instalazioak eta establezimenduak martxan jartzeko eta aldaketak egiteko kontrol-zerbitzuak emateagatiko tasak
- Etxeko zaborra eta hiri-hondakin solidoeak biltzeko tasak
- Estolderiaren zerbitzuen tasak
- Kontrolik gabeko abereak biltzeko tasa
- Garabia zerbitzuaren tasa
Udal jabetza publikoa okupatzeko tasak:
- Sailgaiekin, eraikuntzako materialekin, obra hondakinekin eta besteak
- Mahaiak, aulkiak eta besteak
- Ibilgailuak espaloietan zehar igarotzeko sarrerak (vado)
- Merkatu txikiak, barrakak eta besteak
- Aisialdiko ortuak
- "Bizipark" bizikletentzako aparkalekua
- Hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzako tasak
- Kultur birikan aparkalekuak
- Txoko doneztebe
Prezio publikoak
Zer dira?
Prezio publikoak, herritarrek zerbitzu jakin batzuk jasotzearen ondorioz ordaintzen dituzten zenbatekoak dira. Ez dute tributu izaerarik eta tasaren aldean, jasotzen den zerbitzu hori aukerazkoa da, hau da, ez dira ezinbestean jasotzen diren zerbitzuak eta herritarrak erabakitzen du zerbitzu hauen erabilera egin edo ez. Adibidez, piszinara joatea, Ludogazte antolatutako irteera bat joatea, Gurea Aretoan sarrera bat erostea, etab. Hauek dira prezio publikoen ezaugarrietako batzuk:
- Zuzenbide publikoko diru-sarrerak dira, baina ez dute tributu izaerarik.
- Zerbitzua jasotzea erabat borondatezkoa da.
- Bizitzarako jarduera osagarriak eskaintzen dituzten zerbitzuak dira, ez dira oinarrizkoak bizitzarako.
- Zerbitzu horiek berak, sektore pribatuak ere eskaini ditzake.
Nork ordaindu behar ditu prezio publikoak?
Zerbitzua erabiltzen duen edo jarduera egiten duen herritarrak.
Nola kalkulatzen dira prezio publikoen zenbatekoak?
Udalak Ordenantza jasotzen ditu prezio publikoen zenbatekoak. Horretarako, prezio bakoitzaren izaera aintzat hartuko du eta dagokion zerbitzu edo prestazioa ezartzeko azterketa ekonomiko eta tekniko espezifikoak egingo ditu.
Derioko Udalak, bere ordenantzetan, prezio publiko nagusiak jasotzen ditu.
Udal kirol-zerbitzuak eta -jarduerak (DUK)
Derioko udalaren udal-instalazioetan kultura-jardueren zerbitzuak emateagatiko eta lokalen erabilera
Ordainketa-epe orokorra
Zer da Batez besteko ordaintze-epe orokorra?
Batez besteko ordaintze-epe orokorra merkataritza-zorra ordaintzeko denbora da, hau da, Derioko Udalak eta haren menpeko erakunde eta entitateek hornitzaileei fakturak ordaintzeko behar duten denbora.
Zein epetan kobratuko dut nire faktura?
Indarrean dagoen araudiak fakturak eta ziurtagiriak 30 eguneko epean ordainduko direla ezartzen du, adostasuna ematen denetik zenbatzen hasita.
Fakturak Derioko Udaleko Fakturen Erregistrora bidali behar dira, faktura elektronikoaren atalean adierazten den bezala.
Udalak asteroko ordainketak egiten ditu banku-transferentzia bidez diruzaintzan alta emanda dauden kontuetara, eta ez dira kontuan hartzen beste kontu batzuk, nahiz eta fakturan bertan agertu.
Ordainketan atzerapenik izan ez dadin, oso garrantzitsua da bankuko datuak lehenbailehen jakinaraztea. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik komunikazioa eginda baldin badago, eguneraketak salbu.
Zer gertatzen da Udalarekin zorrak baldin baditut?
Zorra borondatezko aldian baldin badago, zorren eta kredituen konpentsazioa eska daiteke, formularioa aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez aurkezten.
Zorra betearazpen-aldian baldin badago, zenbatekoaren konpentsazioa ofizioz erabakiko da. Soberakina, bere aldekoa bada, banku-transferentzia bidez ordainduko da. Aldiz, zorra estaltzen ez bada, kobratzeko prozedurak aurrera jarraituko du.
Ordainketari eragin diezaioketen administrazio-organoen eta organo judizialen enbargoak
Udalak kreditu-enbargo batengatik atxikipen-agindu bat jasotzen badu, agindu hori bete beharko da dagokion erakundeari (Epaitegia, Gizarte Segurantza, Zerga Agentzia, etab.) enbargatutako zenbatekoa ordainduz. Diruzaintzak horren berri emango dio hartzekodunari, eta hartzekodun horrek erakunde enbargatzailera jo ahal izango du, behar duen informazioa lortzeko.
Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epe globala
Ohiko galderak
Zatikatzea
- Zer alde dago geroratzearen eta zatikatzearen artean?
Zatikapena: Udalarekin egindako ordainketa-akordio bat da, tributuen ordainketa hileko kuotetan banatzea ahalbidetzen duena:
- Hileko kuota konstanteen bidez egingo da. Kuota horiek zorraren zenbatekoaren eta zatikatzeko epe-kopuruaren arabera kalkulatzen dira.
- Helbideratutako zatikapenen kuotak adierazitako banku-kontuan zordunduko dira, hil bakoitzeko 25eko 10ean, eskabidean adierazi behar duen interesdunaren aukeran.
Atzerapena: Udalarekin egindako ordainketa-akordio bat da, zorraren ordainketa osoa epe bakar batean atzeratzea ahalbidetzen duena.
Orokorrean, ez dira gerorapenik ez zatikapenik emango baldin eta zorraren tronkoa 150€ baino gutxiagoa bada.
Zatikien zenbateko txikiena 30 €-koa izango da
Udalak eskaera bakoitza aztertu ondoren, geroratzeko edo zatikatzeko emango duen epea ez da luzatuko. Nola nahi ere, honako hauek hartuko dira irizpide orokortzat:
- 150 eta 3.000 euroren artean………………………………………………….6 hilabete
- 3001 eta 12.000 euroren artean…………………………………………….12 hilabete
- 12.001 eta 24.000 euroren artean………………………………………..18 hilabete
- 24.001 eurotik gora……………………………………………………………..24 hilabete
Zatikatze eta geroratze akordioek berandutze-interesak sortzen dituzte, borondatezko aldia amaitzen denetik, zatikatzeak edo geroratzeak irauten duen bitartean.
- Noiz eska daiteke geroratzea/zatikatzea?
Zerga-zorrak zein izaera publikoko gainerakoak zatikatu edo geroratu daitezke, bai borondatez ordaintzeko aldian, bai betearazte-aldian. Horretarako, honako hauek hartu beharko dira kontuan:
- Ez da berandutze-interesik eskatuko,borondatezko epean eskatu diren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko akordioetan, baldin eta aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zorrei buruzkoak badira (likidazioetarako ez da hau aplikatzen) eta horien ordainketa osoa sortzapenaren ekitaldi berean egiten bada.
- Zorra betearazpen-bidean dagoenean ere, zatikatzea edo geroratzea edozein unetan eska daiteke, betiere enbargatutako ondasunak besterendu direla jakinarazi aurretik. Hori bai, zorra betearazpen bidean dagoenean, derrigorrez egoeran honetan dagoen zor osoagatik egin beharko da eskaria.
- Zein agiri aurkeztu behar ditut?
Ordainketaren zatikatzea edo geroratzea eskatzeko, eskaera-orria bete beharko da, Derioko Udaleko Diruzaintzari zuzenduta, eta honako hauek jasoko dira, besteak beste:
- Geroratu edo zatikatzeko eskatzen den zorra.
- Eskatzen diren geroratze- edo zatikatze-epeak eta baldintzak,
- Eskaeraren zergatiak.
- Eskainiko den bermea, kasua badagokio.
- Eskainiko den bankuan helbideratzeko agindua, kontu zenbakia adieraziz.
- Eskaera aurkeztu den lekua, data eta eskatzailearen sinadura
Derioko Udaleko Diruzaintzak eskatzaileari eskatu ahal izango dio, eskabideko akatsak zuzentzeko edo aurkeztu ez diren agiriak aurkezteko. Errekerimenduari erantzun ezean, eskabidea aurkeztu ez dela ulertuko da.
- Bi zor dauzkat Udalean ordaintzeke. Eska al dezaket geroratzea/zatikatzea horietako batengatik bakarrik?
Bai, bi zorrak borondatez ordaintzeko aldian badaude.
- Nola egiten da geroratutako/zatikatutako zorraren ordainketa?
Behin ebazpen bidez geroratzea/zatikatzea onartuta, hauek banku-helbideratzearen bidez soilik ordaindu ahalko dira, eskarian izendatutako kontu korrontean. Karguak eskatzaileak aukeratutako egunean egingo dira, hau da, hilaren 10ean edo hilaren 25ean.
- Nola eska dezaket zorra geroratzea/zatikatzea?
Derioko Udalaren egoitza elektronikoan aurkez dezakezu eskabidea, baliozko ziurtagiri elektroniko batekin, esteka honen bidez: https://derio.egoitzaelektronikoa.eus/.
Eskaria aurrez-aurre ere aurkez dezakezu. Derioko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu behar dira, Herriko Plaza 3 zenbakian edo bestela 39/2015 Legeak bere 16.4 artikuluan eskaintzen dituen aukerak erabili daitezke eskari horiek aurkezteko.
- Geroratzea/zatikatzea, ezarritako amaiera dataren aurretik kitatu al dezaket?
Amaiera data baino lehen, edozein unetan kitatu ahal izango duzu geroratzea/zatikatzea, ordaintzeko falta diren zatiak ordainduta.
- Zer gertatzen da geroratzea/zatikatzea bete ezean?
- Borondatezko aldian eskatu bada:
- Geroratzeetan, premiamendu-prozedura hasiko da geroratutako zorragatik eta sortutako interesengatik.
- Zatikatzeetan, epemugan ordaindu gabe geratutako epe bat baino gehiago egonez gero, ordaintzeke dauden zatiki guztiak iraungitzat joko dira eta geroratzeen kasuan bezala jokatuko da.
- Betearazpen-aldian eskatu bada, geroratzeko/zatikatzeko espedientea ezereztuko da, eta zorra kobratzeko prozedura hasi edo jarraituko da.
- Zor bat geroratu/zatikatuz gero, berandutze-interesak ordaindu behar al ditut?
Bai. Sortzapenaren unean legez indarrean dagoena izango da, epe osorako aplikatuko den berandutze-interesa.
- Bermerik eman behar al dut?
Zorraren zenbatekoaren arabera. Bermea jarri behar da zatikatzeak edo geroratzeak 10.000 €-tik gorakoak badira, edo 20.000 €-tik gorakoak 36 hilabete baino gehiagokoak ez badira.
Konpentsazaioa
- Aurtengo Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaindu behar dut, eta Udalak iaz ordaindu nuen Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) zati bat itzuli behar dit. Zer egin behar dut Udalak zor dizkidan eta zor dizkidan zenbatekoak konpentsa ditzan
Kredituen konpentsazioa gauzatu ahal izango da, baldin eta zor biak mugaeguneratuak, likidoak eta galdagarriak badira.
Zorra borondatezko aldian badago, interesdunak eskatu behar du.
- Udalak zenbait faktura ordaindu behar dizkit eta premiamendu-espediente batean dudan zerga jakin bategatiko zor batekin konpentsatu ditu. Posible da ofizioz egitea interesdunaren eskakizuna barik?
Zorra betearazpen-aldian baldin badago, ofizioz konpentsatuko da zordunaren alde aitortutako kredituekin, aldez aurretik interesdunari entzun beharrik gabe. Erabakiak zorra azkendu dela adieraziko du eta interesdunari jakinaraziko zaio.
Banku helbideratzea
- Zer zor helbideratu daitezke?
Errolda bidez kudeatu eta urtero eskatzen diren zor guztiak helbideratu daitezke:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).
- Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ).
- Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga (EJZ).
- Autoen pasabideen tasa (Vados).
- Zabor batzea eta estolderia zerbitzuaren tasa.
- Kultur Birikan garajeak erabiltzeagatiko tasa
- Auto-taxi garraio zerbitzua.
- Aisialdiko ortuak erabiltzeagatiko tasa
- Mahaiekin eta aulkiekin jabari publikoa okupatzeagatiko tasa.
- Azoka txikiko postuen tasa
Likidazioei dagokienez, hala eska daiteke, baina eskatutako likidazioetarako bakarrik, eta ezin da, oro har, pertsona fisiko edo juridiko baten tributuetara hedatu. Ezin da betearazte-aldiko zorretarako erabili.
- Helbideratu al dezaket edozein banketxetan?
Bai, kolaboratzaileak izan ala ez izan.
- Non aurkeztu behar dut helbideratze-agiria?
Udal Dirubilketa sailera bideratu behar da eskaria, zuzenean https://derio.egoitzaelektronikoa.eus/ egoitza elektronikoaren bidez, aurrez-aurre Derioko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ)aurkeztuta, Herriko Plaza 3 zenbakian edo bestela 39/2015 Legeak bere 16.4 artikuluan eskaintzen dituen aukerak erabilita.
Helbideratze-agindua ordainagiriaren titularrak berak baimendu behar du, eta kontuaren titularra pertsona desberdina den kasuetan, honek ere espresuki baimendu beharko du. Edozein kasutan, kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Aginduak epealdi horretan balioa izan dezan, banku-datuak helbideratzeko edo aldatzeko eskariak, kargua hartu baino 15 egun lehenago egin beharko dira gutxienez. Bestela, hurrengo aldian izango du balioa.
- Noiz kobratuko dira helbideratutako ordainagiriak?
Kontuko karguak egiteko datak indarrean dauden ordenantza fiskaletan ezartzen dira, eta zerga egutegian kontsulta ditzakete.
Jakinarazpena era zorra ordainketa
- Zor bat ordaintzeko eska dezake Udalak aldez aurretik interesdunak haren zenbatekoa erreklamatzeko jakinarazpena jaso ez badu?
Aldizka kobratzeko zergetan, besteak beste: Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), Zaborra eta Estolderiaren tasetan, Autotaxin, Pasabide tasetan, etab. ez da nahitaezkoa zorra banaka jakinaraztea. Beraz, ordainagiriak helbideratzea gomendatzen da.
Aldizkakoak ez diren zergetan Udalak likidazioa egingo du eta interesdunari jakinaraziko dio. Ezin bada zuzenean egin, interesduna ez dagoelako edo ezezaguna delako, jakinarazpena agerraldi bidez egingo da, BAOn zitazioa egin ondoren. Iragarkiak hilaren 5ean eta 20an argitaratuko dira. Ez aurkezteak edo epez kanpo aurkezteak zehapenak edo errekarguak aplikatzea ekar dezake.
- Nola ordaindu ditzaket nire zergak?
Ikus atala: Ordainketa moduak.
- Posible da zor bat telematikoki ordaintzea finantza-erakunde batera jo beharrean?
Bai, posible da. Ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe, edozein ordainagiri, likidazio, autolikidazio edo isun ordain dezakezu, baldin eta Derioko Udalak isuritako agiria badaukazu. Agiririk ez baduzu, eta zorra borondatezko aldian badago, Dirubilketa Arloan eska dezakezu.
Zorra betearazpen-aldian badago, Dirubilketa Arlora jo dezakezu.
- Zor baten premiamendu-probidentzia jakiarazi didate eta ez nago ados, zer egin behar dut?
Berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu Udal Diruzaintzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.
Nahitaezko zerga-bilketa
- Errekargua ordaindu behar dut borondatezko epean ordainagiria etxere iritsi ez bazait?
Bai. Aldizkako kobrantza-ordainagiriak modu kolektiboan jakinarazten dira, ediktuak argitaratuz; ez da nahitaezkoa banaka jakinaraztea. Hala ere, ordainketa errazteko, Udalak ordainagiria bidaltzen die zergadunei posta arruntaren bidez. Etxebizitza horretan ez jasotzeak ez du esan nahi ez dituzula borondatez ordaindu beharko. Epe hori igaro eta zorrik ordaindu ez baduzu, betearazpen-aldiko errekarguak eskatuko zaizkizu, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 28. artikuluaren arabera.
- Banketxeak abisu bat eman dit, Durangoko Udalarekin izandako zor batengatik, kontu bat atxiki didala esanez, baina ez dut gogoratzen ezer egiteke dudala. Nora joan behar dut?
Udaleko diru-bilketarekin harremanetan jar zaitezke:
- Aurrez aurre: Herriko Plaza 3, Derio, Bizkaia (48160). astelehen eta asteazkenetan, 8:30etik 15:00etara
- Korreo electronikoa:
- Telefonoa: 94 642 10 41
- Zor baten premiamendu-probidentzia jakinarazi didate eta ez nago ados. Zer egin behar dut?
Berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu udal diruzaintzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.
Premiamenduari aurka egiteko arrazoiak tasatuak eta mugatuak dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 171.3 artikuluan jasotakoak baino ez baitira:
- Zorra oso-osorik azkentzea edo Zerga Administrazioak ordainketa eskatzeko duen ahala preskribitzea.
- Gerorapena, zatikatzea edo konpentsazioa eskatzea borondatezko aldian, eta bilketaprozedura eten dezaketen beste arrazoi batzuk.
- Likidazioa ez jakinaraztea.
- Likidazioa deuseztatzea.
- Zorduna edo premiamendupeko zorra identifikatzea galarazten duen oker edo omisioren bat egotea premiamendu-probidentziaren edukian.
- Premiamendu-probidentziaren aurka errekurtsoa jartzen bada, prozedura eten egiten da?
Ez, errekurtsoa jartzea soilik ez du premiamendu-prozedura eteten, zorra bermatzen ez den bitartean. Hala ere, Udalak akats material edo egitatezko bat dagoela ikusten badu, prozedura ofizioz etengo da
Ordaintzeko bideak
Derioko Udalak bidaltzen dituen ordainagirien ordainketa egiteko bide hauek baliatu ditzakezu:
- Helbideraketa bidez. Zerga hau ez baduzu inoiz helbideratu, aurrez, berau helbideratzeko agindua eman beharko duzu HAZ-en edo Egoitza elektronikoan. https://derio.egoitzaelektronikoa.eus.
- Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra edo Banco Sabadell, ordain-gutun bat aurkeztuta. Ordain-gutun hauek, HAZ-en eskuratu ahalko dituzu.
- On-line, Derioko Udalaren egoitza elektronikoan. Joan https://derio.egoitzaelektronikoa.eus helbidera eta “Zergak Ordaintzea” atalean, aukeratu “Nire ordainketa”.
- On-line, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiliz. Joan https://www.euskadi.eus/ helbidera eta aukeratu “Nire ordainketa on-line”.
- 150€-tik gorako zorretan, zatikatzea eskatzeko aukera dago. Horretarako, dagokion eskaria egin beharko duzu HAZ-en edo Egoitza elektronikoan.
Ohiko galderak
Udal Diruzaintza Udalaren finantza-baliabide guztiek osatzen dute, dirua, baloreak zein erakundearen kredituak, aurrekontu eragiketen ziozkoak nola aurrekontuz kanpokoen ziozkoak.
Eginkizun hauek ditu:
1.- Udalaren funts, balore eta efektuen erabilera eta zaintza, honako hauek barne direla:
- Udalaren ordainketak eta kobrantzak zentralizatzea eta kontabilizatzea, eta diru-fluxuak kudeatzea.
- Udalean esleitu beharreko bermeak zaintzea, itzultzea eta, hala badagokio, betearaztea.
- Finantza-erakundeekiko harremanak.
- Zerga Agentziarekiko eta beste administrazio publiko batzuekiko harremanak.
- Diruzaintzako aurrekontua osatzea eta soberakinak edo, hala badagokio,zorpetze-eragiketak kudeatzea.
- Administrazio-aginduak betetzea.
- Hartzekodunei eta hornitzaileei arreta eskaintzea, udal-betebeharrak garaiz betetzeko.
2.- Dirubilketa zerbitzua, honako hauek barne hartzen dituena:
- Diru-bilketako prozedura bultzatu eta zuzentzea, bai borondatezko aldian, bai betearazpen-aldian, premiamendu-prozeduraren bidez, besteak beste, honako espediente hauek izapidetuz: geroratzeak/zatikapenak, konpentsazioak, bidegabeko diru-sarreren itzulketa, hartzekodunen konkurtsoen jarraipena, erantzukizun-deribazioak, diru-bilketa kudeatzeko egintzen aurkako errekurtsoak.
- Beste administrazio publiko batzuekiko eta agente laguntzaileekiko harremanak, kobrantza-prozedurak hobetzeko.
- Herritarrei arreta ematea ordainketa-betebeharrak betetzeko.