Udalak udalekuen edizio berri bat jarri du martxan, 2013 eta 2020 urteen artean jaiotako haurrei oporretan aukera ludiko eta hezitzaile bat eskaintzeko. Programatutako jarduerek helburu bikoitza dute: familia eta lana uztartzea sustatzea eta adingabeei jolaserako, sozializaziorako eta ikaskuntzarako espazio seguruak eskaintzea.
Azken edizioetan ohikoa den bezala, uztaileko txandetan goizeko irteerak izango dira taldean, ingelesezko jarduerak, igerilekua, tailerrak edo jolasak, besteak beste. Abuztukoek, berriz, gaikako eskaintza bat aurkeztuko dute, hainbat diziplinari eskainitako asteekin: artea (Artez Blai), teknologia (Tecnology Team), zientzia (Playing with Science), magia eta zientzia (Derio Wizard Lab) eta kirola eta osasuna (Kirolfit).
Familia bakoitzak gehienez hiru aste aukeratu ahal izango ditu bloke bakoitzean. Udalekuen ordutegi orokorra 9: 00etatik 14:00etara izango da, eta ordu erdiko malgutasuna izango dute sarreran (8:30etik 9:00etara) eta irteeran (14:00etatik 14:30era). Aurrez izena emateko epea maiatzaren 18ra arte dago zabalik, Udalaren webgune honetan: https://labur.eus/DerioUdalekuak2025. Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira. Onartutako pertsonen zerrendak posta elektronikoz jakinaraziko dira.
UZTAILA
- Ekainaren 23tik 27ra
- Ekainaren 30etik uztailaren 4ra
- Uztailaren 7tik 11ra
- Uztailaren 14tik 18ra
- Uztailaren 21etik 24ra (4 eguneko astea, 25a jaieguna da)
- Uztailaren 28tik abuztuaren 1era (4 eguneko astea, 31 jaieguna da)
ABUZTUA
- Abuztuaren 4tik 8ra – ARTEZ BLAI
- Abuztuaren 11tik 14ra – TECNOLOGY TEAM (4 eguneko astea, 15a jaieguna da)
- Abuztuaren 18tik 22ra – PLAYING WITH SCIENCE
- Abuztuaren 25etik 29ra – DERIO WIZARD LAB
- Irailaren 1etik 5era – KIROLFIT
5 eguneko asteen prezioa 40 eurokoa da eta 32 eurokoa 4 eguneko asteena (izena eman duen bigarren adingabetik aurrerako deskontuak). Jantoki-zerbitzua 14:00etatik 16:00etara jarriko da, betiere aste bererako 20 eskaera edo gehiago baieztatzen badira. Jantoki-zerbitzuan izena emanez gero, udalekuaren prezioari jantokiaren prezioa gehitu beharko litzaioke: 5 eguneko asteen kasuan, 61,30 euro gehiago, eta 4 eguneko asteen kasuan, 49,04 euro gehiago.