Noticias

Udalak kanpoko frontoiaren zolata berritu du

Derioko Udalak kanpoko frontoia hobetzeko lanak amaitu ditu, zolatak zituen arazoak konponduz. Orain arte, urez betetzen zen zorua euria egiten zuenean, erabilera zailduz eta higadura bizkortuz.

Egoera hori konpontzeko, asfalto zaharra kendu da eta zuntzez armaturiko hormigoizko geruza berri bat aplikatu da. Gainera, gainazalari malda txiki bat eman zaio, ura kanpora bideratzeko eta etorkizunean pilaketak saihesteko. Azkenik, zolata leundu egin da, kalitatezko akabera ziurtatzeko.

Obra horiek 48.000 euroko baino gehiagoko inbertsioa suposatu dute eta Landa e Imaz SA enpresak egin ditu.

Jarduera hau, Derioko Udalak instalazio publikoak mantentzearen eta hobetzearen alde duen konpromisoaren beste adibide bat da, herritarrei kirolerako eta aisialdirako kalitatezko espazioak eskaintzeko helburuarekin.

Erlazionatutako albisteak

Instalazioa 2025eko partaidetza-aurrekontuetan boto gehien jaso zituen proiektuaren emaitza da, Udalak eta Derioko herritarrek bizimodu aktibo eta osasungarriarekin duten konpromisoaren isla. Derioko Udalak Ganbe Goikoa auzoan kalistenia gune berri bat […]

Udalak haur eta nerabeen eskubide eta ongizatearekin duen konpromisoak UNICEF bezalako entitate baten errekonozimendu jaso du. Esther Apraiz Derioko alkateak eta Joseba Madariaga UNICEF Euskadiko arduradunak konpromisoa sinatu dute Derio […]

Atari berriak, intuitiboagoa eta modernoagoa, izapideak arin eta eraginkortasunez egiteko aukera emango die herritarrei, Udalak digitalizazioarekin eta herritarren arretarekin duen konpromisoa indartuz: www.derio.eus Derio, 2025eko martxoaren 25ean. Derioko Udalak bere […]

Scroll to Top
Skip to content