Noticias

Deriok LGTBI+ eskubideekiko konpromisoa berresten du maiatzaren 17an

35 urte bete dira OMEk homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenetik. Testuinguru horretan, Derioko Udalak, EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE taldeen aho bateko babesarekin, adierazpen instituzional bat onartu du LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde.

Testuak kezka adierazten du LGTBI+ pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoen eta atzerapauso legalen gorakadagatik munduko hainbat lekutan, eta konpromiso zehatzak jasotzen ditu Derio LGTBIQ+fobiarik gabeko udalerri bihurtzeko. Udalak konpromisoa hartzen du salaketa bakoitzaren aurrean elkartasuna adierazteko eta gaitzespen kontzentrazioak egiteko, baita sentsibilizazio eta babes kanpainak bultzatzeko ere.

Erlazionatutako albisteak

Instalazioa 2025eko partaidetza-aurrekontuetan boto gehien jaso zituen proiektuaren emaitza da, Udalak eta Derioko herritarrek bizimodu aktibo eta osasungarriarekin duten konpromisoaren isla. Derioko Udalak Ganbe Goikoa auzoan kalistenia gune berri bat […]

Udalak, gizarte, hezkuntza, polizia eta osasun-eragile anitzekin batera, dokumentu berri hau osatu du biktimei arreta eraginkorragoa, seguruagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Derio, 2025eko apirilaren 3an. Derioko Udalak aurrerapauso garrantzitsua eman du […]

Udalak haur eta nerabeen eskubide eta ongizatearekin duen konpromisoak UNICEF bezalako entitate baten errekonozimendu jaso du. Esther Apraiz Derioko alkateak eta Joseba Madariaga UNICEF Euskadiko arduradunak konpromisoa sinatu dute Derio […]

Atari berriak, intuitiboagoa eta modernoagoa, izapideak arin eta eraginkortasunez egiteko aukera emango die herritarrei, Udalak digitalizazioarekin eta herritarren arretarekin duen konpromisoa indartuz: www.derio.eus Derio, 2025eko martxoaren 25ean. Derioko Udalak bere […]

Scroll to Top
Skip to content